Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Hitzaldia

1970eko urtarrilak 1

Foto evento

    “Mintza gaitezen eutanasiaz eta lagundutako suizidioaz”

    “Zalantza handiak, benetako arazoak, bizitzaren amaieran erabakiak hartu behar direnean sortzen dira (edo, hain zuzen ere, bizitzarekin amaitzeko). Orduan konturatzen gara oso erabaki gogorrak, zailak eta konplexuak direla; maila pertsonalean, familiarrean, sozialean eta profesionalean; eta oso erantzun emozionalak gogorarazten dituztela, beti ziurgabetasunez inguratuta daudelako”. (Koldo Martínez).

     

    Hizlaria: Koldo Martínez Urionabarrenetxea, Medikuntzan lizentziatua, Medikuntza Intentsiboan espezialista, 1979tik aurrera Nafarroako Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean egin du lan mediku intensibista gisa. Bioetikako masterra Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Gainera, Lovaina, Konplutentse, Nimega eta Paduako unibertsitateek elkarrekin emandako Bioetikako Europako Masterra lortu zuen lehen mediku espainiarra izan zen.

    Eguna: ostegunean, apirilak 29

    Ordua: 19:30

     

    Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Hitzaldi Aretoa

    Doako sarrera edukiera bete arte. Gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira. Gehienez ere, 2na sarrera. Gonbidapenak apirilaren 6tik aurrera hartu ahal izanen dira aurrez aurre Kultura-etxean, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta eta 19:00etatik 21:00etara, 948 870 251 telefono zenbakira deituta edo emailez infocultura@sanguesa.es helbidera. Atea hitzaldia hasi baino 15 minutu lehenago irekiko da, jendea ongi koka dadin. Saioa behin hasita ezin izanen da sartu.

     

     

    Volver arriba