Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Ipuin kontalaria

1970eko urtarrilak 1

Foto evento

    “Zuhaitzen guda” (Euskarazko ipuin-kontalaria)

    MAITANE PÉREZ

    ASTEARTEAN, URRIAK 27

    Alexek lagun oso berezi bat dauka, haurdanik bere ondoan egon den zuhaitz bat. Bere sustraien azpian bere altxorrak ezkutatzen zituen eta berari kontatzen zizkion bere sekretu aitorrezinenak. Orain, beste zuhaitz asko bezala, arriskuan dago.

     

    Ikusleak: 3 eta 8 urte bitarteko umeak. Adingabeei helduek lagundu behar diete.

     

    Sarrera: Doan edukiera bete arte. Gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira. Gehienez ere, 4na sarrera pertsonako eta saioko. Sarrerak ez daude zenbakituta. Ikusleak iritsiera-ordenaren arabera eseriko dira. Gonbidapena erakutsi beharko duzu sartu ahal izateko. Ekitaldia behin hasita, ezin izanen da sartu. Gonbidapenak urriaren 6tik aurrera Kultura-etxean hartu ahal izanen dira, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta eta 19:00etatik 21:00etara.

     

    Ordua: 18.30

    Iraupena: 60 minutu gutxi gorabehera

    Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Erabilera Anitzeko Aretoa

     

    Covid19 dela kausa harturiko neurriak: jendeak aulki bana izanen du esleituta pertsona bakoitzeko (bai helduak bai umeak), eta bertan eserita egon beharko du ipuin-kontalaria hasten denetik amaitzen den arte. Haurtxoak ere zenbatzen dira edukiera kontrolatzeko. Beharrezkoa da sarreran zein irteeran gel hidroalkoholikoa erabiltzea eta distantzia soziala mantentzea. Nahitaezkoa da maskara mantentzea emanaldi osoan. Gomendatzen da umeak ere maskararekin joatea. Sarreran nahiz irteeran taldeak sortzea saiestu behar da. Atea Ipuin-kontalaria hasi baino 30 minutu lehenago irekiko da, jendea ongi koka dadin. Jendeak uneoro jarraitu beharko ditu Kultura-etxeko langileen jarraibideak.

     

    Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

    Volver arriba