
Ipuin kontalaria
2025eko otsailak 19

«Oso printzesa iletsua»
CELIA FAÑANÁS (Euskarazko ipuin kontalaria)
ASTEAZKENEAN, OTSAILAK 19
Luzila printze urdin baten bila dabil; oso guapoa, oso dotorea, oso moñoñoa, gaztelu eta zaldiarekin, animaliei abesten diona, zoriontsu bizi dena eta eperrak jaten dituena. Baina haren bila dabil BEREGANDIK IHES EGITEKO!!
Ze Luzilak bene-benetan nahi duena zoriontsu izatea da. Benetan berak maite duena bere munstro iletsua da eta.
Ipuina baino gehiago: irri eginen duzulako, parte hartuko duzulako eta denbora ziztu bizian pasako zaizulako oso printzesa iletsu horrekin, leku guztietan ileak baititu, mihian izan ezik…
Ikusleak: 3 eta 8 urte bitarteko umeak. Adingabeei helduek lagundu behar diete.
Doako sarrera edukiera bete arte.
Iraupena: 60 minutu gutxi gorabehera
Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko Erabilera Anitzeko Aretoa