
Kultur 2018 Egitaraua. Pachawa Sound
1970eko urtarrilak 1

Joan Giralt, Ahotsa; Joan Zamora, Gitarra elektrikoa; Marc Jené, Gitarra elektrikoa; Lluís Giralt, Teklatuak; Martí Ibáñez, Tronpeta; Bernat Villá, Saxo Tenorra; Marc Rabella, Baxua; Joan Bosch, Bateria; Isaac Moreno, Perkusioa.
Gaurko musikaren munduan hobekien gordetako sekretuetako bat, ezagutzera emateko prest. Proiektu suntsitzaile bat, agertokitik bertatik zuzeneko ekoizpenetako bi izen handiek eraikia: Miguel Zamarripa Flautek eta Gambeat, Manu Chaoren baxu-jotzailea eta talde handien ekoizlea (hala nola La Pegatina edo Che Sudaka). Pachawa Sound kontuan hartzeko moduko 2017ko izenetako bat da. Zuzenekoa da talde horren armarik hoberena eta, aurten, disko baten bidez aurkeztu du bere burua.
Pachawa Soundek errepertorio sendoa du bere kontzertuetan, mundu osoko erritmoen fusio oso dantzagarri bat abiapuntutzat hartuta. Ikuskizun aparta eta oso ahaltsua da; ikusleei hasiera-hasieratik zirrara sorrarazteko pentsatuta. Herriko festetan, aretoetan eta jaialdietan 50 kontzertutik gora eman izanak taldearen zuzenekoaren bikaintasunaren lekukotasuna ematen du.
Eta urte bakarra eramaten badu ere, Kataluniatik kanpoko programatzaileen arreta erakarri du, eta Euskadiko eta Frantziako agertoki garrantzitsuetan jo du.
Besteak beste, honako hauek erakusten dute Pachawa Sounden nazioarteko eskarmentua: Saute-Mouton jaialdia, Belfort-eko FIMU, Zumarragako txosnak, Baionako festak edo Bigorrako Big Bag Festival de Banhêras. Baina Kataluniako festa handietako karteletan ere maiz agertu da.
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua


