Kultur 2025

2025eko abuztuak 8

Foto evento

    OSTIRALEAN, ABUZTUAK 8

    JERÓNIMO MAYA eta MIGUEL JIMÉNEZ  

    Rímur

    Flamenco

     

    Flamenco Rímur proiektu musikal berritzailea da, Jeronimo Maya gitarrista flamenkoaren eta Reynir Del Norte gitarrista islandiarraren elkarlanetik sortua. Proposamenak flamenko tradizionala eta Islandiako abesti herrikoiak eta folklorikoak batzen ditu, ikuskizun berri bat sortuz. Eta Islandian zehar bi bira arrakastatsu eginez. Taldea Miguel Jimenez kantariak, Daniel Caballero dantzariak eta Einar Scheving perkusionistak osatzen dute.

     

    Jeronimo Maya flamenkoaren mirari handienetako bat da, eta generoko artista nagusiekin jo du oso gaztetatik. Reynir Del Norte, berriz, aitzindaria da Islandian gitarra espainiarrean, eta flamenkoa modu aktiboan sustatu du bere herrialdean. Ekarpen kulturala dela-eta saritua izan da. Daniel Caballerok Madrilgo Amor de Dios Estudioan jaso zuen prestakuntza, eta dantza-estilo berritzaile eta erro flamenkoekiko leiala izateagatik nabarmentzen da. Miguel Jimenez kantaria, perkusionista eta gitarra-jotzailea da, eta Europan nahiz AEBetan ibili da, eta Iruñean irakatsi du. Bestalde, Einar Scheving Islandiako perkusionista nabarmenetakoa da, sari eta album propio ugari ditu, eta irakasle-lanetan ere ibili da. Ikuskizunak kultura anitzeko esperientzia paregabea eskaintzen du, tradizio flamenkoaren eta Islandiako musika-herentziaren arteko elkarrizketan oinarritua.

     

     

    Iraupena: 75 minutu

    Ordua 20.30

    Lekua: Zangozako Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko Lorategia

    Sarrera doan

    Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Facebook
    Instagram
    whatsapp
    contacto
    Volver arriba