Lorategirako Musika: Mielotxin
1970eko urtarrilak 1
Iñigo Aguerri, Akordeoia, accordina, kalimba eta ahotsa; Ismael Yagüe, Txistu, alboka, pianoa, txirula, ttun ttun, panderoa, goilarak eta koruak; Salva Tarazona, Bateria, kaxoi flamenkoa, bendhir, pandero karratua; Xavi Foch, Kontrabaxua.
Mielotxinek bere ibilbidearen abesti nabarmenak aurkeztuko ditu Zangozan baina Alan Lomax in memoriam bera azken disko trinkoaren abestietan ardaztuta.
Agertokietan 10 urte baino gehiago, 4 disko trinko argitaratuta, zenbait sari eta hamaika emanaldi gure erkidegoan nahiz kanpoan. Hala eta guztiz ere, Mielotxinek jarraitzen du herri-musika behin eta berriro eguneratzen. Nafarroako hegoaldetik iparraldera, gaztelaniaz zein euskarazko abestiekin, instrumentalak, dantzatzekoak, egile batenak edo herrikoiak… Azkenik, geure kultura-aberastasuna eta aniztasuna erakusten dutenak. Bere musikarien birtuosismoak eta eszenatokian erakusten dituzten instrumentuen tinbre-aniztasunak harrituta uzten ditu ikusleak. Indar handiko zuzeneko bat, freskoa eta kalitatezkoa