“Mucho más que dos”
1970eko urtarrilak 1
MUSIKA, ANTZERKIA ETA POESIA
“Mucho más que dos”
ALBERTO SAN JUAN&FERNANDO EGOZCUE.
ASTEAZKENEAN, IRAILAK 2
Konpainia: Alberto San Juan eta Fernando Egozcue. Jatorrizko musika: Fernando Egozcue. Dramaturgia: Alberto San Juan.
Alberto San Juanek eta Fernando Egozcuek sei urte baino gehiago daramatzate elkarrekin lanean. Antzerkia, musika eta poesia, bizitza, bizitza ona baieztatzeko borondatetik abiatzen den ikuskizun batean. Benedetti, Lorca, Lope de Vega, Calderón de la Barca, Sor Juan Inés de la Cruz, Gloria Fuertes eta baita Seattle indiarra ere, bi artisten arteko elkarlan luzearen oinarri dira.
Ikusleak: Gazteak eta helduak
Iraupena: 70 minutu gutxi gorabehera
Ordua: 19:30
Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Lorategia
Sarrera: Doan edukiera bete arte. Lorategira sartu ahal izateko, gonbidapenak hartu behar dira aldez aurretik. Gehienez ere 4 sarrera hartu ahal izanen dira pertsonako eta ekitaldi bakoitzeko.
Sarrerak hartzea: abuztuaren 18tik aurrera www.sanguesacultura.es eta/edo www.sanguesa.es web-orrietan. Salbuespen gisa, sarrerak Kultura-etxean bertan hartu ahal izanen dira, asteartetik ostiralera, 12: 00etatik 14: 00etara, eta 65 urtetik gorakoek izanen dute horretarako lehentasuna.
Covid19 dela kausa harturiko neurriak:
Covid19 dela kausa harturiko neurriak: jendeak aulki bat izanen du esleituta pertsona bakoitzeko (1,5 m-ko pertsonarteko distantzia.), eta bertan eserita egon beharko du kontzertua hasten denetik amaitzen den arte. Jendeak uneoro jarraitu beharko ditu Kultura-etxeko langileen jarraibideak. Beharrezkoa da sarreran eta irteeran gel hidroalkoholikoa erabiltzea eta distantzia soziala mantentzea. Osasun-gomendioei jarraituz, ez dugu material inprimaturik banatuko, hala nola eskuko programak edo antzekoak. Nahitaezkoa da maskara mantentzea emanaldi osoan. Sartu ahal izateko zure sarrera erakutsi beharko duzu eta saioa behin hasita ezin izanen da sartu. Euria eginez gero bertan behera geratuko da ekitaldia. Lorategiko atea ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago irekiko da jendea ongi koka dadin. Sarreran nahiz irteeran taldeak sortzea saiestu behar da.
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua