Musika
2024ko azaroak 8
AMAREN 21
HerriJazz Ibiltaria Zikloa.
OSTIRALEAN, AZAROAK 8
Taldekideak: Maialen Areta (ahotsa), Angel Lasheras (tronpeta), Iraitz González (tronboia), Rebeca Barragán (saxo tenorra), Oihan Arizala (pianoa), Sofía Pino (kontrabaxua), Eduardo Marín (perkusio latinoa) eta Ionan Peñalver (bateria).
SGAE Fundazioak, SGAE Euskadiren Lurralde Kontseiluaren bitartez, II. HerriJazz Ibiltaria zikloaren bigarren apustua aurkeztu du, 2024an, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiarekin (Musikene) eta, lehen aldiz, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioarekin (CSMN) lankidetzan. Uztailean jazz-jaialdi nagusietan (FEMMM & Band-ekin) estreinatu den ekimen honen bigarren edizioak jazz-taldeak eszenaratzea eta Euskadiko eta Nafarroako hainbat herritan hedatzea du helburu.
Oraingo honetan, Karmengo Entzunaretoak «Amaren 21» jazz taldea hartuko du, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek osatutako proiektu musikala. Proiektu hori kideek jazza, musika latinoamerikarra eta euskal folklorea bezalako estiloen fusiotik soinu-bide berriak aztertzeko duten kezkatik sortu da.
Ordua: 19:30
Lekua: Karmengo Entzunaretoa.
Doako sarrera: gonbidapenak Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxean hartu ahal izanen dira azaroaren 5etik aurrera, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara, eta internetetik www.sanguesacultura.es eta www.sanguesa.es web-orrien bidez.
Antoalatzailea: SGAE Fundazioa