Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Musika: Kultur egitaraua: Tahúres Zurdos

1970eko urtarrilak 1

Foto evento

    Musikariak: Aurora Beltrán: Ahotsa eta gitarra; Lolo Beltrán: Gitarra; Juanma Ugarte: Baxua, Javier Lizarazu “Puntxes”: Bateria.

    2004an, 17 urteko bidaia musikalaren ondoren, Tahúres Zurdosek agur esan zuen. Edo gero arte, joan den abuztuaren 17an, 15 urte geroago, talde nafarra agertokietara itzuli zelako arrazoi on batengatik: Dravet Sindromea Elkartearen aldeko ongintzazko kontzertu bat ematea.

    Kasu hauetan gertatzen den bezala, eta entseguetan eta ondorengo kontzertuan sortutakoaren ondorioz, taldeko jatorrizko lau kideen harreman onekin batera, taldea itzuli egin da. Inoiz ez bezala interpretatzen dute 1987 eta 2004 artean rock talde ezberdin eta paregabe baten istorio musikal errepikaezina sortu zuen errepertorio pertsonal eta originala: Tahúres Zurdos.

    Ikusleak: Gazteak eta helduak

    Iraupena: 60 minutu gutxi gorabehera

    Sarrera: Doan edukiera bete arte. Lorategira sartu ahal izateko, gonbidapenak hartu behar dira aldez aurretik. Gehienez ere 4 sarrera hartu ahal izanen dira pertsonako eta ekitaldi bakoitzeko.

    Sarrerak hartzea: Abustuaren 18tik aurrera www.sanguesacultura.es eta/edo www.sanguesa.es web-orrietan. Salbuespen gisa, sarrerak Kultura-etxean bertan hartu ahal izanen dira, asteartetik ostiralera, 12: 00etatik 14: 00etara, eta 65 urtetik gorakoek izanen dute horretarako lehentasuna.

    Gonbidapenak online hartzeko epea ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenago amaituko da.

    Covid19 dela kausa harturiko neurriak:

    Covid19 dela kausa harturiko neurriak: jendeak aulki bat izanen du esleituta pertsona bakoitzeko (1,5 m-ko pertsonarteko distantzia.), eta bertan eserita egon beharko du kontzertua hasten denetik amaitzen den arte. Jendeak uneoro jarraitu beharko ditu Kultura-etxeko langileen jarraibideak. Beharrezkoa da sarreran eta irteeran gel hidroalkoholikoa erabiltzea eta distantzia soziala mantentzea. Osasun-gomendioei jarraituz, ez dugu material inprimaturik banatuko, hala nola eskuko programak edo antzekoak. Nahitaezkoa da maskara mantentzea emanaldi osoan. Sartu ahal izateko zure sarrera erakutsi beharko duzu eta saioa behin hasita ezin izanen da sartu. Euria eginez gero bertan behera geratuko da ekitaldia. Lorategiko atea ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago irekiko da jendea ongi koka dadin. Sarreran nahiz irteeran taldeak sortzea saiestu behar da.

     

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba