Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdia (DNA)
1970eko urtarrilak 1

LARUNBATEAN, MAIATZAK 12
-“Bolero”.
Konpainia: Jesús Rubio Gamo
Bolero lanak plazerretik nekera igarotze horren temaz hitz egiten du. Halaber, denboraren joanari eta “bizitza oso bat” irauten duten harremanei buruzko dantza bat dela esan genezake. Aerowaves 2017, Dance across Europe europar plataforman parte hartzeko hautaturiko Espainiako pieza.
Dantzariak: Clara Pampyn eta Alberto Alonso Koreografoa: Jesús Rubio Gamo
Iraupena: 15 minutu
-“Errata natural”
Konpainia: LED SILHOUETTE
Konbentzio sozialek eraikitako “normaltasuna” berezkotzat hartzeko akatsaz mintzatzen da Errata natural lana. Led Silhouette taldea 2015ean sortu zuten Martxel Rodríguez nafarrak eta Jon López madrildarrak, beren ikerkuntza koreografikoa garatzeko plataforma bezala. Ikerkuntzarekin batera Kukai Dantza edo La Veronal konpainietan dantzariak dira.
Dantzariak: Kukai Dantzako Martxel Rodríguez eta Jon Fernández
Iraupena: 12 minutu
-“Kirolak”
Konpainia: Helena Lizari & Laida Aldaz
“Kirolak” lanak Herri-kirolen antzinako kulturaren irakurketa bat egiten du dantza eta txalapartaren zuzeneko soinuaren bidez.
Dantzariak: Laida Aldaz eta Helena Lizari. Musikariak: Txalaparta Zaldizka Mikel Casanellas eta Silbia Munarrizekin.
Iraupena: 13 minutu
Ordua: 13.00. Emanaldiak ondoz ondoan burutuko dira
Lekua: Karrika Nagusia
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua