“Píkaros. Pasos de la política española”
1970eko urtarrilak 1
ILUNA PRODUCCIONES
Antzerkilariak: Ana Berrade, David Larrea eta Miguel Goikoetxandia.
Kritika zorrotza Espainiako egungo politikari eta bertako jendeari, eduki barregarria duten pieza laburretan. Erdi Aroko pauso zaharrek bezala, entretenitu, dibertitu eta alerta gisa balio dute bere garaiko gehiegikerien aurrean.
Besteak beste, honako pauso hauek aurkituko ditugu: “La bandera”, “La ley mordaza”, “La manada”, “La tumba del dictador” edo “La concertina”.
Oso kritika dibertigarria errealitate mingarri bati.
Ikusleak: Gazteak eta helduak
Iraupena: 60 minutu gutxi gorabehera
Sarrera: Doan edukiera bete arte. Lorategira sartu ahal izateko, gonbidapenak hartu behar dira aldez aurretik. Gehienez ere 4 sarrera hartu ahal izanen dira pertsonako eta ekitaldi bakoitzeko.
Sarrerak hartzea: uztailaren 28tik aurrera www.sanguesacultura.es eta/edo www.sanguesa.es web-orrietan. Salbuespen gisa, sarrerak Kultura-etxean bertan hartu ahal izanen dira, asteartetik ostiralera, 12: 00etatik 14: 00etara, eta 65 urtetik gorakoek izanen dute horretarako lehentasuna.
Gonbidapenak online hartzeko epea ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenago amaituko da.
Covid19 dela kausa harturiko neurriak: jendeak aulki bat izanen du esleituta pertsona bakoitzeko (1,5 m-ko pertsonarteko distantzia.), eta bertan eserita egon beharko du kontzertua hasten denetik amaitzen den arte. Jendeak uneoro jarraitu beharko ditu Kultura-etxeko langileen jarraibideak. Gogoratu sarreran eta irteeran gel hidroalkoholikoa erabiltzea eta distantzia soziala mantentzea. Une bakoitzean agintariek emandako edukiera-neurrietara egokituz, sartu ahal izanen diren pertsonen gehieneko kopurua adieraziko dugu. Osasun-gomendioei jarraituz, ez dugu material inprimaturik banatuko, hala nola eskuko programak edo antzekoak. Nahitaezkoa da maskara mantentzea emanaldi osoan. Sartu ahal izateko, lorategiratzean zure sarrera erakutsi beharko duzu. Lorategiko atea, jendea sar dadin, ekitaldia hasi baino 30 minutu lehenago irekiko da .