Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Pop-folk musika: “Lemon y Tal”

1970eko urtarrilak 1

Foto evento

    Ahotsa: Beatriz Tubía; Gitarrak (akustikoa eta espainarra) eta ahotsak: Gorka García; Perkusioa: Borja Muerza; Teklatuak eta Akordeoia: Juan Cazcarra; Baxua: Jesús Mari Ostiz.

     

    Beatriz Tubía eta Gorka García burlatarrak dira “Lemon y Tal” hiriko pop-folk fresko, eta txinpartatsuaren sortzaileak. Haien kontzertuak dotorezia eta freskotasunaren nahasketa dira, hiri-soinuekin abesti kartsuetan, non hitzak protagonista diren. Taldea musikaren munduan dibertsiogatik hasi zen, baina arrakasta gero eta handiagoa zela ikusita, maleta egitea erabaki zuten eta Eskoziari joan.

    Orduz geroztik ez dira gelditu eta haien bidea une handiez bete dira artista garrantzitsuekin agertokia partekatuz: Rozalén, El Kanka edo Pastora Soler besteak beste. Amaia Romero ere izugarrizko euskarria izan da, Operación Triunfo saioan sartu baino lehen berarekin abesti xarmant bat grabatu baitzuten. Berriki, Puro Cuatro lehiaketa musikalaren irabazleak izan ziren eta horretxek Concert Music Festivalen parte hartzera eraman zituen. Bertan Pablo López, El Barrio edo Dani Martín bezalako artistekin aritu ziren.

    Ez galdu “Lemon y Tal” taldeaz gozatzeko aukera! Bere biraren barruan “Sueños coleccionables” diskoa aurkeztuko dute Zangozan, beraien abestiekin eta oso ezagunak diren beste abestien bertsioekin.

     

    Ikusleak: Gazteak eta helduak

    Iraupena: 75 minutu

    Ordua: 20:00

    Aldez aurreko sarrera: 6 €

    Txartel-leihatilako sarrera: 8 €

    Sarrerak gazte txartelarekin: 5 €

    Lekua: Karmengo Entzunaretoa

    Laguntzaileak: Nafarroako Antzokien Sarea (NAS) eta Nafarroako Gobernua.

     

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba