Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

“Sonakay Guztiekin”

1970eko urtarrilak 1

Foto evento

    “Sonakay Guztiekin”

    SONAKAY. Fusioa, flamenkoa eta euskara.

    OSTIRALEAN, IRAILAK 4

     Musikariak: Jonatan Camacho (Yoni) , ahotsa; David Escudero , gitarra; David Bernárdez, Perkusioa; Ramón Vélez , 2. gitarra; Jose Luis Jiménez (Beltza) ,Baxua; Óscar De la Ó, 2. perkusioa.

     

    ‘Sonakay Denontzat ‘diskoarekin 2018an debuta egin ostean, disko berria eta ikuskizuna besapean hartuta itzuli dira flamenko gipuzkoarrak: ‘Sonakay Guztiekin’. Izan ere, izenburua, ez gehiago ez gutxiago, proiektu berri honetan aurkitzen dugunaren isla da: Sonakay 14 artista handirekin elkartu da eta 11 abestietatik 8tan parte hartu dute hauek. Proiektu berezi hau adiskidetasunaren eta artearen emaitza da.
    Sonakay euskal zein ijito sustrai sendoak dituen talde euskalduna da. 2015ean euskal musikaren historiako benetako harribitxien bertsioak egiten hasi zen bere bi kulturen bidez: flamenkoa eta euskara. Got Talent España 2018 saio ezagunean esku hartu zuen, eta, besteak beste, Mikel Laboaren “Txoria txori” bertsioari esker, publikoa eta epaimahaia zutik jarri zituzten.

     Ikusleak: gazteak eta helduak.

    Iraupena: 80 minutu gutxi gorabehera.

     Ordua: 19:30 Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Lorategia

    Sarrera: Doan edukiera bete arte (140 eserleku). Lorategira sartu ahal izateko, gonbidapenak hartu behar dira aldez aurretik. Gehienez ere 4na sarrera hartu ahal izanen dira pertsonako eta ekitaldi bakoitzeko.

    Sarrerak hartzea: www.sanguesacultura.es eta/edo www.sanguesa.es web-orrietan. Salbuespen gisa, sarrerak Kultura-etxean bertan hartu ahal izanen dira, asteartetik ostiralera, 12: 00etatik 14: 00etara, eta 65 urtetik gorakoek izanen dute horretarako lehentasuna.

    Covid19 dela kausa harturiko neurriak: jendeak aulki bana izanen du esleituta pertsona bakoitzeko (1,5 m-ko pertsonarteko distantzia.), eta bertan eserita egon beharko du kontzertua hasten denetik amaitzen den arte. Jendeak uneoro jarraitu beharko ditu Kultura-etxeko langileen jarraibideak. Gogoratu sarreran eta irteeran gel hidroalkoholikoa erabiltzea eta distantzia soziala mantentzea. Une bakoitzean agintariek emandako edukiera-neurrietara egokituz, sartu ahal izanen diren pertsonen gehieneko kopurua adieraziko dugu. Osasun-gomendioei jarraituz, ez dugu material inprimaturik banatuko, hala nola eskuko programak edo antzekoak. Nahitaezkoa da maskara mantentzea emanaldi osoan. Zure sarrera erakutsi beharko duzu sartu ahal izateko eta saioa behin hasita ezin izanen da sartu. Euria eginez gero bertan behera geratuko da ekitaldia. Lorategiko atea, jendea sar dadin, ekitaldia hasi baino 30 minutu lehenago irekiko da. Sarreran nahiz irteeran taldeak sortzea saiestu behar da.

     

    Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba