Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Tailerra

1970eko urtarrilak 1

Foto evento

    LIBURUAREN EGUNEKO TAILERRA

    Sortu zure karrusel liburua: “Alizia Herrialde Miresgarrian”

    MILA GARCÍA

    ASTEAZKENEAN, APIRILAK 20

     

    Tailer honen protagonista “Alizia Herrialde Miresgarrian” ipuina da. Mila Garcia artista nafarrak Lewis Carrollen ipuin ospetsua parte-hartzaileei, kontatu eta gero, karrusel moduko liburu zabalgarri bat sortzen lagunduko die. Bertan, kontakizun honetako eszenaren bat marraztu ahal izanen dute, edo Aliziarekin lotutako bere abentura asmatu. Pertsonaia ebakigarriak ere asmatuko dituzte, haiekin jolastu ahal izateko antzerkitxo gisa.

     

    Ikusleak: 5 eta 11 urte bitarteko haurrak. 7 urte baino gutxiagokoei helduek lagundu behar diete.

    Iraupena: 90 minutu

    Ordua: 18:00etatik 19:30era

    Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Erabilera Anitzeko Aretoa

     

    Izen-emateak: apirilaren 5etik aurrera Kultura-etxeko Argibide Bulegoan, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta eta 19:00etatik 21:00etara, 948 870 251 telefono zenbakira deituta edo emailez infocultura@sanguesa.es helbidera.

    Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba