
Txotxongiloen antzerkia: “Namor, el niño Pez”
1970eko urtarrilak 1

THE NOSE THEATER
Haurtzarorendako ikuskizun onena eta Epaimahaiaren Sari berezia GRANAJOVEN 2016 lehiaketan.
IGANDEAN, AZAROAK 17
Namor hondartza batean esnatu zen. Haren itsasontzia ekaitzen gauean
hondoratu zen. -Non dago nire ama?, Namorren galdera zen. Halako batean,
arrain batek jauzi egin zuen: -Apika, itsaspean? Eta nola aurkituko dut
beste itsasontzirik ez badut? -Ez kezkatu, esan zuen arrainak, lagun
zaitzaket eta… zure haur hanken truke igeri egiteko buztan bat emanen
dizut.
“Namor, haur arraina”, sendi osoarendako ikuskizuna da, Aylan Kurdiren
tragedian eta itsaso barnean gelditutako arraintxo guztien oinarritutakoa. Argi, itxaropen, poesia eta musika… deiarrada da, eta batik bat, irudimenez eta kolorez beteriko eszeneratze bikaina duen istorio polit bat, non tolerantzia, maitasun eta
askatasun mezu bat aldarrikatzen den.
Ikusleak: Haurrak (5 urtetik gorakoak) eta sendiak
Iraupena: 50 minutu
Ordua: 18:00
Aldez aurreko sarrerak: 3 € Txartel-leihatilan: 5 €
Lekua: Karmengo Entzunaretoa
Laguntzaileak: Nafarroako Antzoki Sarea Elkartea (NAS) eta Nafarroako Gobernua