
Zineforuma
1970eko urtarrilak 1

FAMILIA-HARRERAGATIKO ZINEFORUMA
Magale-tik (Harrera Familien Nafarroako Elkartea) uste dute familia-komedia baten bidez familia-harrera zer den modu atsegin eta dibertigarrian ezagutzera eman daitekeela eta Zangoza eta Eskualdeko biztanleengana iritsi. Proiekzioaren ondoren familia harreragileekin solasaldia izanen da.
“Hunt for the Wilderpeople. A la caza de los Ñumanos”
Zuzendaria: Taika Waititi.
Ricky hamabi urteko mutiko errebelde bat da, eta ez diote harrera-etxerik aurkitzen, etxalde bat izan ezik, ezerezaren erdian, bikote batekin; emakumea xarmangarria, zakarra eta bakartia aldiz gizona. Gustura sentitzen hasten denean, ustekabeko arazo batek giza ehiza eraginen du Zeelanda Berriko soroan.
Eguna: Urriak 7, osteguna
Ikusleak: 12 urtetik gorakoak
Iraupena: 93 minutu
Ordua: 19:00
Lekua: Vallesantoro Jauregia-Kultur Etxeko Hitzaldi Aretoa
Sarrera: Doan edukiera bete arte. Gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira. Gehienez ere, 2na sarrera pertsonako. Gonbidapenak urriaren 1etik aurrera hartu ahal izanen dira Kultura-etxean, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 13:00era eta eta 19:00etatik 21:00etara. 948 870 251 telefono zenbakira deituta edo emailez infocultura@sanguesa.es helbidera. Atea proiekzioa hasi baino 15 minutu lehenago irekiko da, jendea ongi koka dadin. Proiekzioa behin hasita ezin izanen da areotan sartu.
Antolatzailea: Harrera Familien Nafar Elkartea.
Laguntzailea: Zangozako Udalaren Gizarte Gaietako Zinegotzigoa