
Zuretako antzerkia
2026ko ekainak 3

«El no ya lo tienes (Historias de un actor de provincias)»
ILUNA TEATRO
ASTEAZKENEAN, EKAINAK 3
Antzerkilaria: Miguel Goikoetxandia
Nire izena Miguel da eta aktorea naiz. Probintzietako aktore bat, Nafarroakoa, txar horietako bat. Saririk jasotzen ez duten horietakoak, ezagunak ez direnak. Bizirik irauteko denetarik egin behar duten horietakoak. Denetarik. Gaur kontatuko dizkizuet 30 urte baino gehiagoko lan ibilbidean gertatu zaizkidan istorio beldurgarri eta dibertigarrienak; agertoki handi batean eta kalean, zezen-plaza batean eta kartzelan, ukuilu batean, telebista batean, komentu batean, taberna batean, ospitale batean, eliza batean, bainugela batean… Txarrenaren onena! Ordu beteko barrea eta dibertsioa bermatuta!
Iraupena: 60 minutu
Ordua: 19.30
Ikusleak: Gazteak eta helduak
Lekua: Zangozako Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxea
Sarrera doan gonbidapenak aldez aurretik erreserbatuta, maiatzaren 5az geroztik. Sarrerak erreserbatu ahalko dira Kultur Etxean, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara, 948870251 telefonora deituz edo emailez infocultura@sanguesa.es helbidean.
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

