
Zuretako antzerkia “Viaje a la nada”
2025eko maiatzak 21
Casa de Cultura

«Viaje a la nada»
PRODUCCIONES MAESTRAS. LiterArte Jaialdia
ASTEAZKENEAN, MAIATZAK 21
Antzerkilariak: Izaskun Lasarte eta Ángel García Moneo.
«Ezerezera bidaia» bi antzerkigile eta bi antzerkigileren eskutik sortutako proposamena da, agian ezerk ez duela garrantzi handirik erakusteko. Abiapuntua Carmen Laforeten Nada eleberria da, Ventura Ruizek bere Nada liburuan ikertu duena. Rosa Ribasen Lejos Ana Maestrojuanendako baliagarria izan da oso Gertu egon gaitezkeela deskribatzeko. Begoña Pro Uriarte idazle nafarraren La dama blanca de Champaña lanarekin, Asier Anduezak gerren benetako interesak agerian uzten ditu bere De los blancos y de los negros gurutzada pertsonalean. La joven y el mar, Catherine Meurisserena, baliagarri izanen zaio Patxi Larreari El último silencio proposatzeko, bizitzaren eta ez-bizitzaren, fikzioaren eta errealitatearen arteko bidaia zoroa, izan zitekeena eta agian inoiz izanen ez dena. Lau dramaturgia hauek ibilbide zoragarria osatzen dute, begiratzen dioten begietatik bakarrik uler daitekeen ibilbidea, zuen begietatik bakarrik. Bidaia ona izan.
Ikusleekin topaketa funtzioaren ondotik
Iraupena: 60 minutu

