Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Zuretzako antzerkia: “Las historias del Mulá Nasrudín”

1970eko urtarrilak 1

Foto evento

    PATXI LARREA

    Mula Nasrudin ekialde urrunetik etorri den jakintsu bat da. Adimen gutxiko itxura dauka, baina jario handikoa da solasean. Poesia eta umorea protagonista diren beste mundu batzuetako istorioak kontatuko dizkigu. Ilargi eta eguzki maiteminduen istorioak, emakume ederren istorioak, gure bihotzak irudiz eta hitzez beteko dituzten lagun eta etsaien istorioak.Mulak dioen bezala: “…Trenak bezalakoak dira istoriak: badatoz eta badoaz, baina batek inoiz ez daki oso ongi nora eraman gaitzaketen…” Ongi pasa!

    Ikusleak: Gazteak eta helduak

    Iraupena: 60 minutu gutxi gorabehera

    Sarrera: Doan edukiera bete arte. Lorategira sartu ahal izateko, gonbidapenak hartu behar dira aldez aurretik. Gehienez ere 4 sarrera hartu ahal izanen dira pertsonako eta ekitaldi bakoitzeko.

    Sarrerak hartzea: uztailaren 28tik aurrera www.sanguesacultura.es eta/edo www.sanguesa.es web-orrietan. Salbuespen gisa, sarrerak Kultura-etxean bertan hartu ahal izanen dira, asteartetik ostiralera, 12: 00etatik 14: 00etara, eta 65 urtetik gorakoek izanen dute horretarako lehentasuna.

    Gonbidapenak online hartzeko epea ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenago amaituko da.

    Kovid19 dela kausa harturiko neurriak: jendeak aulki bat izanen du esleituta pertsona bakoitzeko, eta bertan eserita egon beharko du kontzertua hasten denetik amaitzen den arte. Jendeak uneoro jarraitu beharko ditu Kultura-etxeko langileen jarraibideak. Gogoratu sarreran eta irteeran gel hidroalkoholikoa erabiltzea eta distantzia soziala mantentzea. Une bakoitzean agintariek emandako edukiera-neurrietara egokituz, sartu ahal izanen diren pertsonen gehieneko kopurua adieraziko dugu. Osasun-gomendioei jarraituz, ez dugu material inprimaturik banatuko, hala nola eskuko programak edo antzekoak. Nahitaezkoa da maskara mantentzea emanaldi osoan. Sartu ahal izateko, lorategiratzean zure sarrera erakutsi beharko duzu. Lorategiko atea, jendea sar dadin, ekitaldia hasi baino 30 minutu lehenago irekiko da eta ikuskizuna hasi baino 5 minutu lehenago itxiko da. Euria eginez gero bertan behera geratuko da segurtasun eta higiene neurriengatik

    Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

     

     

     

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba