Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Encrucijada 2017

MuralgileakEncrucijada

Julián Arranzen zuzendaritza artistikoarekin, lehen edizioak muralgile ospetsu hauek izan zituen: AnimalitoLand, Dingo Perro Mudo, Isaac Mahow, Hombre López eta An Wei, leku ezberdinetan lan egin zutenak.

 


ANIMALITOLAND: Cantolagua KEko horman

“Algunas personas envejecen, otras llevan varias vidas en la cara”

Encrucijada 2o17

Kilometro asko aldean daramatzan pertsonaia  honek asko ikasi egin du abentura bakoitzean. Bat-batean hartuta, sorbalda ikutu bagenio bezala eta gu agurtzeko edo bere istorietako bat guri kontatzeko itzuliko zen. Streetart ikustera ohituta ez dagoen hiriko biztanleekin hizketan hasteko.

Lerro urdinek konposizioa orekatzen dute, beren arraintxo hegalariekin Zangoza gurutzatzen duten ibaiak direnak.


DINGO PERRO MUDO: Antzinako hiltegiaren atzealdeko horman

“Bailando con la muerte” Encrucijada 2017

2017ko jaialdianpartaide izanziren artistentzako horma-banaketan, Dingoperromudo barazki­ jaleari antzinako udal-hiltegia den eraikina margotzea egokitu zitzaion halabeharrez .

Horregatik, Dingo berezko pertsonaia erakusten digu artistak,bere eskeletoarekin dantza makabro bat eginez. Hartara, nor garen eta zer jaten dugun hausnartzera gonbidatu nahi gaitu.

 


ISAAC MAHOW: Santa Maria Elizaren pareko fatxadan, hirian zubitik sartuta

“La buena siesta” Encrucijada 2017

Lan honen gaia Zangozako barazkien ospetik dator eta nola Erronkariarren Abelbidetik ardiak igarotzen diren ere. Irudikatzen den lorea potxa­ landarearena da, gure barazkirik ospetsuena.

Artistari Zangoza oso leku lasaia iruditu zitzaion, ezin hobea potxa-platerkada eder bat jan ondoren obraren protagonistak  kuluxka eder bat  egiteko,

!orearen petaloekin estaliz ardí nomadak zenbatzen dituen bitartean


HOMBRE LÓPEZ: Luis Gil IPren sarrerako horman eta beira-edukiontzietan.

“Navarrobots” Encrucijada 2017

Hezkuntza pertsonen arteko interrelazioa eta ezagutza lortzeko bide bezala,Hombre Lopezek bere esku-hartze artistikoetan esploratutako arlo bat da.

Bidegurutzerako   zabor-edukiontziak   erabili ditu berezko robotekin, Zangoza eta orokorrean Nafarroako hitzak erabiliz. Halaber, Encrucijada 2017ko irudi-arduraduna da.


AN WEI: Iberdrolaren Transformadore elektrikoaren zentroan.

“What  happens inside?” Encrucijada 2017

Obrak perspektiba erabiltzen du etxe bateko lau hormen barman gertatzen dena kanpoaldera ateraz guri erakusteko. Ikusgai dagoen egongela horren barman egilearen imajinarioko hainbat elementu banatuta aurkitzen ditugu.

 


Zangozako artistak

Pablo Blanco, Eva Plano, Nora Sola, Javier Baigorri eta Iratxe Beloqui Zangozako artistak honako leku hauetan aritu ziren:

Pablo Blanco eta Nora Sola: Udal-biltegiko fatxadan

Eva Plano: Udal-haurtzaindegiko fatxadan

Javier Baigorri: Udal-haurtzaindegiko fatxadan

Iratxe Beloqui: Iberdrolaren Transformadore elektrikoaren zentroan

Tarik

 

 


Artista bisitariak:

Imse (DBR crew) eta Mosku (DBR crew)  hiriko futbol zelaia inguratzen duen harresian aritu ziren.

 

Volver arriba