Aurkezpena
Carmengo auditorioa Nuestra Señora del Carmen komentuko garai bateko elizan dago; 1998ko maiatzaren 9an inauguratu zen, eta 232 jarleku ditu. Eraikin historiko hura espazio eszeniko gisa zaindu eta errekuperatu zen, eta horri esker, Zangozak azpiegitura kultural garrantzitsua du; izan ere, inauguratu zenetik, hiriak kalitate handiko programazioak izan ditu urtero arte eszenikoen arloan. Carmengo auditorioa Nafarroako Antzoki Sarearen Elkarteko kidea da.
Helbidea: Rincón del Carmen s/n. Sangüesa/Zangoza. 31400