Kulturako Udal Zerbitzua

Xedea

kultura-jarduera sustatzea eta kudeatzea Zangozan

 Aurkezpena

Kulturako Udal Zerbitzuak zenbait eginkizun eta lan ditu, besteak beste honako hauek:

  • Kultura arloa hedatzea eta bultzatzea
  • Kultura arloko prestakuntza eta arte-sormena sustatzea.
  • Herriaren sustapen soziokulturala
  • Kulturarentzako publiko berriak sendotzea, sortzea eta prestatzea
  • Kulturarako sarbidea erraztea herritarrei

Horiek egiteko, Zangozak benetan garrantzitsuak diren azpiegiturak ditu, honako hauek, esaterako:

  • Vallesantoro jauregia/Kultur etxea
  • Carmengo auditorioa, (Arte Eszenikoen Espazioa)
  • Vianako jauregia (Liburutegiaren egoitza)
  • Carmengo klaustroa (Musika eskolaren egoitza)

 Jarduerak

  •  Arte Eszenikoen gaineko programazioa (antzerkia, dantza, musika), heldu, familia eta haurrentzat, Carmengo auditorioan urtarriletik ekainera eta urritik abendura.
  •  Erakusketen urteko programazioa Vallesantoro jauregian urtarriletik abendura; proposamen horietan, besteak beste, artista profesionalak, artista gazteak, zaletuak, bertako artisten edo artisauen erakusketak, edota izaera didaktikoa edo tematikoa duten erakusketak sartzen dira.
  •  Arte eszenikoen programazioa (antzerkia, dantza, musika), ikusle guztientzat eremu ez konbentzionaletan eta/edo kalean, gehienbat maiatzetik irailera.
  •  Arte plastikoetara hurbiltzeko jarduera, urte guztian zehar “artistek gidatutako topaketak edo bisitak” eginez.
  •  “Lorategiko kontzertuak” musika-zikloa, Vallesantoro jauregiko lorategian maiatzetik abuztura
  •   Kale-antzokiko zikloa: “A la Calle/Kalera”, abuztu eta irail bitartean
  •  Aire zabaleko zinema-zikloa udan Carmengo atzealdean, uztailean eta abuztuan zehar.
  •  Pintura, antzerki, haurrentzako dantza, argazkigintza eta bestelako ikastaroak eta tailerrak Vallesantoro jauregian urtarriletik ekainera eta urritik abendura.
  •  Irakurketa sustatzeko jarduerak Vallesantoro jauregian urtean zehar
  •  Haurrentzako ipuin-kontalaria urtarriletik maiatzera eta urritik abendura Vallesantoro jauregian.
  •  Hitzaldiak Vallesantoro jauregian
  •  Lehiaketen antolaketa: Festa-kartelen lehiaketa eta Zangozako festetako haurrentzako literatura-lehiaketa
  •  Herriko festei eta tokiko sustapenari lotutako kultura-jarduerak, hala nola festa txikiak, inauteria, herriko festa nagusiak…
  •  Bertako talde kulturalei laguntzeko eta haiek bultzatzeko jarduerak urteko diru-laguntzen deialdien bitartez; horien helburua da jarduera artistiko-kulturalak bultzatzea, bai eta herriko kultura-elkarteekin hitzarmenak ezartzea ere, beren jarduerak bultzatu eta aberasteko.

  Egitura

Kulturako zinegotzia:Ángel Navallas Etxarte

Tfno: 948 870 005

Kulturako teknikaria:Elena Iriarte Ochoa

Tfno: 948 870 251. cultura@sanguesa.es

Arreta, informazioa eta atezaintza:Iratxe Latorre Icazuriagagoitia (mañana) y Charo Aisa Hernanz (tarde)

Tfno: 948 870 251. infocultura@sanguesa.es

Badago informazio izaerako Kultura Batzorde bat, legegintzaldian zinegotziak dituzten alderdi politiko guztietako ordezkariek osatuta. Gutxi gorabehera hilean behin biltzen da, eta Kulturako zinegotzia du batzordeburu.

 

 

 

Facebook
Instagram
whatsapp
contacto
Volver arriba