Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Historia

Sonia Senosiain Kultur Etxea-_SON6115bisXVII. mendeko lehen laurdenaren inguruan gutxi gorabehera eraikia, jauregi hau Zangozako interesgarrietako bat da arkitektura zibilekoen artean.

Jatorriz, Zangozako Ongaytarren sendi noblearen jauregia izan zen, Blas de Ongay Iriartek eraikitzeko agindu baitzuen. Aurrealdeko armarri arranditsuan zilarrezko hiru txirla daude, baita xakea, lehoia eta urrezko ikoroskiak ere eta basurdea zuhaitz batean gurutzaturik. Azken laurak gizon honen lau abizenei dagozkienak hain zuzen ere. Bukatzeko, erdialdean armarri txiki bat hiru panela edo Ongaytarren bihotz dituela.

Geroago, XIX. mendean, On Leopoldo de Gregorio y Paterna, Vallesantoroko markesa haren jabea izan zen. Nafarroako Erregeordea zen, Mercedes Ayanz de Uretarekin ezkondua. Birmoldaketa batek, garai honetakoa behar bada, aitzinalde barrokoa erantsi zion eraikinari, Neoklasizismotik oso gertu jadanik (frontoia eta armarriak neoklasikoak dira) eta patioaren azken solairua ere, zeinak, aurrealdeak bezalaxe, zutabe salomondarrak dituen.

 

Volver arriba