25 eskola-orduko ikastaro presentziala. Partaideek oinarrizko Karneta lortuko dute eta hari esker, baratzetan, olibadietan, ardantzetan, nekazari-jardueretan eta abarretan, produktuak maneiatu ahalko dituzte.
Ordutegia eta egutegia: Astelehenetik, martxoak 14, ostiralera, martxoak 14, 15:30etatik 20:30etara.
Matrikula eta tasak: Zangozan erroldatuta dauden lagunetzat 25 euroko matrikula eta 90 eurokoa ez daudenentzat. Nafarroako Gobernuko Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioaren Departamentuak, tasa moduan, karneta bidaltzeko kobratzen dituen 6 euroak ez dauzka barne matrikularen zenbatekoak.
Izena ematean partaideek zenbateko guztia (Matrikula eta Tasak) ordaindu beharko dute.
Izena emateak: Zangozako Udalaren Bulego Orokorretan martxoaren 1etik 10era. Izena ematerakoan NANaren kopia, teléfono zenbakia eta tasa eta matrikularen zenbatekoa eman behar dira.
Orden zehatzaren arabera beteko diren plaza mugatuak dira.
ARGIBIDE GEHIAGO: Bulego Orokorretan eta egitaraua udal webgunean (www.sanguesa.es) sartuko da, helburuak eta edukiak zehaztuta.
Zalantzak 948-871223 eta 639 904 401 telefonoetan argituko dira.
ANTOLATZAILEA: Zangozako Udala
LAGUNTZAILEA: Cederna Garalur
GAIA EMATEN DUENA: FUNDAGRO-UAGN