Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Kokalekua

PaisajeNafarroako Erdialdearen ekialdean dago, ipar-ekialdean zehazki, ibilbide naturalen bidegurutzean, Mendia eta Erribera lotzen dituzten bideen artean, eta Aragoi, Irati eta Onsella ibaiek inguratua.

Kantauri-Pirinioetako eta Mediterraneoko eraginen artean dago Zangoza, Pirinioetako aurreneko mendien eta Ebroko sakonunearen artean, estai bioklimatiko mesomediterraneoan. Landaretzari dagokionez, karraska da nagusi.

Ibaiak, mendiak eta ibarrak: paisaiak bertako jendearen izaera moldatzen du. Pirinio aurreko Leire, Peña eta Izko mendiek inguratzen dituzte Irati, Aragoi eta Onsella ibaien ibar eta terrazak. Mendi horiek Zangozaldea bera inguratzen dute, eta aldaketa eta bereizgarri asko sortzen, berehala nagusitzen den klima mediterraneoranzko bidean.

Volver arriba