Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Paisaia

PaisajeInguru honi dagokion unitate geomorfikoari “Zangozerria” esaten zaio. Aragoi eta Onsellako ibarrek osatzen dute, eta iparraldean Leire eta hegoaldean Peña mendiekin egiten du muga.

Zangozan erliebe berezia du ekosistema horrek. Ibai handi samar batek, Aragoik, gure udalerria zeharkatzen du 15 kilometrotan zehar, ibi, ur laster eta ur bilduagoen artean. Ledeatik hurbil Irati ibai handiaren ekarpena jasotzen du, Entrambasaguas deitutako inguruan, eta bere emaria bikoiztu egiten da. Zangoza pasatuta, eta oraingoan ezkerreko bazterretik, Onsellaren urak biltzen ditu, Santo Domingon eta Petillan hartuak. Pastoriza eta Oibarko ibar-basoa zeharkatu ondoren, Kasedarekin muga egin eta bidean uharteak, uharkak, ibilgu zaharrak eta landatutako makaldiak topatzen ditu.

Lurrazpiko material geologikoak, bertako klimak eta hirugarren faktore batek, denborak, zenbait lur mota sortu dituzte.

Iparraldeko eragin ozeaniko eta piriniarra dela-eta, 800 metrotik gora badira pagoak Leire, Izko eta Santo Domingoko ospeletan. Eskualde baxuago eta eguzkitsuagoetan erkametza aurkituko dugu. Nahitaezko kate-begia dugu iparraldeko eragin eta Penintsulako karraskadien artean, eta maiz azken horiekin nahasten da. Gizakia aspalditik dago bertan eta ingurua asko eraldatu du; bertan dauden zenbait artek eta motzondok berresten dute iraganean inguru hau oihantsuagoa izan zela.

Volver arriba