Bitxikeriak
ARTISAUTZA
Sustrai sakoneko lurra izanik, Zangozak, aspalditik, artisau-ogibideak mantendu ditu: forjaketa, letoia edo beruna, erlezaintza, zurezko tailak… Gure herritarrek beren arbasoen lana arduraz zaindu dute.
Forjaketan, suilak, burdin-hesiak, lanparak, haize-orratzak eta burdineria artistikoa; letoian, tradizio zaharreko gauzak, duela gutxi arte etxean eta nekazaritzan egunerokoak izan direnak; berunean, Zangozako eraikin garrantzitsuenen zaharberritzea; zurean, marraza bidezko zizelkatzea, eguneroko tresnak… Eskulangintzako beste lan aipagarri batzuk ehoziri-lanak dira (Espainiakoak: Galiziakoak, Andaluziakoak… edo Brujaskoak, e.a.). Zangozako Etxekoandreen Elkartea horiek sustatzen saiatu da, Ehoziri-lanen Egileen bilkurak eginez, jarduera zahar hau sustatu eta berreskuratze aldera.
Eskulangintzako lan sorta horrekin gozatzeaz gain, bisitariak aukera izanen du, baita ere, eskuz egindako janari asko dastatzeko, eta horrela are gehiago eztituko du Zangozara egindako bisita. Erlezaintzari dagokionez, ezti mota asko egiten dira: esaterako, ezkai, erromero edo izpilikukoak. Gozogintzari dagokionez, Zangozako bi gozo-denda tradizionalek haurtzaroko zaporeak ekarriko dizkigute gogora: gantz eta almendrazko pastak, mazapanak, turroiak eta zenbait berezitasun, esaterako gloriak, Erdi Aroko opilak, txandrioak eta hostorezko barboak.
Objektu eta produktu apartak dira, gure jendeak egunero-egunero arduraz egiten dituenak. Tradizioari eutsi diote etorkizunerako begirada galdu gabe.