Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

LIBURUAREN EGUNA OSPATZEA

Destacado en portada

Abretesesamo_7Liburuaren Eguna ospatzeko Udaleko Kultur Alorretik hainbat ekitaldi prestatu ditugu.

 “Viejo árbol verde”

(Gaztelaniazko ipuin kontalaria)

VIRGINIA MORIONES

ASTEAZKENEAN, APIRILAK 20

Zuhaitz handi, zahar, jakintsu eta berdea, milaka istorioren lekuko izan da. Batzuk Lady Marguerite Isadora Houstoni kontatu dizkio. Gaur hauetako batzuk ekarriko dizkizue.

 Ordua: 18.30etatik 19:30etara

Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko Erabilera Anitzeko Aretoa

 IRAKURKETA SUSTATZEKO TAILERRA

“Aquí huele a dragón”

Idazketa eta aho-korapiloa. PAI

OSTEGUNEAN, APIRILAK 21

 Vallesantoro Jauregian agertu den liburu batean dragoi bat bizi da. Haurrei liburua aurkeztuko diegu: irekitzen da eta sua botatzen du! Partaide guztien artean misterioa argitu beharko dute: liburuaren sorginkeria apurtzeko arao eta aho-korapiloak ikasi beharko dira. Ezinbestekoa den bakarra, irudimena eta denon partaidetza.

6 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Edukiera mugatua

Ordua: 18.30etatik 19:30etara

Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko Erabilera Anitzeko Aretoa

TXOTXONGILO ETA MOZORRO-TAILERRA

“Ábrete Sésamo”

CALEIDOSCOPIO

IGANDEAN, APIRILAK 24

 Hainbat altxor daude sarraila baten zaintzapean gordeta. Ez dira urrezko altxorrak bertan gordetakoak; ezta aberastasunak ere. Atsegina emanez irakatsi egiten dituzten objektuak dira. Txikiak edo loditxoak dira, ideiez edo marrazkiez beteta… Badituzte orriak…ez dira zuhaitzak baina…Badute bizkarra…ez dira zaldiak baina…Kar, kar… Zeuk duzu sarraila irekitzen duen giltza…zure eskua… zure irudimena…Ireki itzazu!…eta…ikusiko duzu, bidaiatuko duzu, jolastuko zara, amets eginen duzu…murgilduko zara, edo izutu eginen zara… Lagunez beterik daude…Zatoz bere hamaika istorio gozatzera…hitz magikoak besterik ez dituzu esan behar…

Sesamo ireki zaitez!

Caleidoscopio Teatrok ikus-antzerkiko ikuskizun bat proposatzen digu: Irudiek, objektuek, musikak eta hitzek unibertso magiko bat osatzen dute. Unibertso horretan, istorio ugari daude: atsegin ematekoak, zirikatzekoak, hunkitzekoak, ikastekoak, jolastekoak…. Eta protagonista nagusi bat dute denek: liburua. Liburua objektu magiko bezala eta ezustekoa. Batek daki zer gerta daitekeen bere azala irekitzean…Letrek bizia hartuko dute edo loreontzi batetik haziko dira? Maria Babel eta Morenito bere katua beraiekin jolastuko dira.

Ikusleak: Haurrak eta sendiak

Iraupena: 60 minutu

Ordua: 18:00

Lekua: Karmengo Entzunaretoa

Aldez Aurreko Sarreren Salmenta: 3 €. Txartel-leihatiletan: 5 €

ZEIN DA ZURE IPUINIK GOGOKOENA? KONTAIGUZU!

Parte hartu gurekin Liburuaren Egunaren Ospakizunean, apirilak 22a bitarte Kultur Etxeko facebooken bidez kontatuz, oroipen berezi bat utzi dizun ipuina eta egun, zure seme-alabei berriz kontatzen diezuna. Partaide guztien artean, igandean, apirilak 24  Karmengo Entzunaretoanantzeztuko den“Ábrete Sésamo” saiorako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu.

 

Volver arriba