LUCÍA PÉREZ FABAREN ERREGINA 2016
Destacado en portada
Erregea hautatzeko ekitaldi kuttun honetan Muthiko Alaiak taldeetako dantzari txikiek ere parte hartu dute. Hautaketa, dena den, 2016ko urtarrilaren 16an eginen den koroatze festa handiaren ezinbesteko aurrekaria besterik ez da.
Muthiko Alaiak elkarteak 50 urte baino gehiago daramatza koroatze festa hau antolatzen Nafarroako herri batetik bestera. Zeremonia, funtsean, Nafarroako erregeek zeukaten ohitura zahar baten erreprodukzio ahalik eta fidelena da, alegia: herriko neska/mutiko bat aukeratu, eta, Nafarroako Erregea koroatzeko erabiltzen zen zeremonia berari jarraikiz, errege izendatzea egun batez.
Koroatze zeremoniaz gainera, urtarril osoan, Fabaren Erregearen festa honen gaineko erakusketa tematikoa ikusten ahalko da Vallesontoro Jauregian (Kultur Etxea), eta horrekin batera, ekitaldia Zangozan ospatu den aurreko hiru edizioetako hainbat argazki ere bai.
Fabaren Erregearen koroatze ekitaldia Zangozari hiri izaera emateko tituluaren 350. urteurrena dela-eta 2015eko urtean zehar egin diren ospakizunen barrenean kokatzen da, bukaera festa gisa.