LUIS ZUECOREN “EL CASTILLO” LIBURUAREN AURKEZPENA
Destacado en portada
OSTEGUNEAN, MAIATZAK 12
Loarreko sekulako gaztelu ikaragarriaren eraikuntzari buruzko eleberria da.
Duela mila urte euren patuari erronka egin zioten gizon eta emakume batzuen ametsa.
Lur Laua eta aragoiar Pirinioen artean, Europako monumentu militar erromanikorik garrantzitsuena dago: Loarreko gaztelu-abatetxea, inguru hori mugako lurra zenean eraiki zen gotorleku izugarria. Nola eraiki zen? Nork lortu zuen horrelako balentria? Dena hasi zen Antso III. Nagusia errege porrokatuak mendilerro ezkutu batean fortifikazio bat eraikitzea erabaki zuenean. Jende gutxi bizi zen eskualde hartan eta etsai musulmandarra hamar kilometrora begizta zitekeen. Etorkizun hobe bat aginduz, gizon eta emakume talde bat bereganatu zuen, zeinentzat bizirautea eguneroko egitandi bat baitzen. Eta haien baliabide eta ezagutza gutxirekin ezjakintasunak eta botereak inposatzen zizkieten mugaketak gainditzen erdietsi zuten, erlijio-gotorleku militarra amaitu arte. Handik Erdi Aroko erresumarik garrantzatsuenetariko bat eratu zen.
Hona bere epopeia.
Luís Zueco Borjan (Zaragoza) jaio zen. Industria-ingeniaria da, Ikerkuntza Artistiko eta Historikoan masterra. Ohorezko aipamena 2012ko Zaragoza Hiria Eleberri Historikoaren Nazioarteko Sarian “El escalón 33” eleberriarengatik. Espainako Gazteluen Lagunen Elkarteko kidea eta Aragoiko Idazleena. Gaur egun Griselgo Gaztelua kudeatzen du, Tarazonatik hiru kilometrora dagoen XIV. mendeko gotorlekuan kokatua.
Aurkezlea: Luís Zueco
Ordua: 19:00
Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko Hitzaldi Aretoa