MUSIKA: IÑAKI SALVADOR ETA AINARA ORTEGA
Destacado en portada
“Kantaginjazz”
IÑAKI SALVADOR ETA AINARA ORTEGA
LARUNBATEAN, APIRILAK 9
Iñaki Salvador, bere musikari ibilbidean zehar, pianista, soinujole eta moldaketa lanetan aritu da euskal kantagintzako hainbat artisten disko eta kontzertuetan. Mikel Laboarekin izandako harreman luze eta emankorraz gain, 25 urtetan zehar, Iñaki honako talde eta bakarlariekin ere aritu da lanean; Oskorri, Mikel Markez, Mikel Urdangarin, Amaia Zubiria, Xabier Euskitze, Imanol, Egan, Urko, Gorka Knörr, Txomin Artola eta Xabier Amuriza besteak beste.
Ainara Ortegarekin sorturiko duo proposamen honek ere, ildo beretik sakondu nahi du hainbat abeslari garaikideen, elkarrekin lan egin izandakoak eta baita egun bizirik eta lanean ari direnen jazz bertsioak planteatuaz. Jazz koloreko piano eta ahots errezitaldi honetan beraz, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Oskorri, Mikel Markez, Amaia Zubiria, Juan Carlos Pérez eta Gorka Knörr bezalako egileen kantuak entzuterik izango dira.
Ikusleak: Gazteak eta helduak
Iraupena: 90 minutu
Ordua: 20:00 h.
Aldez Aurreko Sarreren Salmenta: 8 €. Txartel-leihatiletan: 10 €
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua. Nafarroako Antzokien Sarea (RTN)