NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN (NUP) IKASTAROA ZANGOZAN
Destacado en portada
30-06-2016
“EKOLOGIA ETA GIZARTEA: BEREN KUDEAKETA HOBETZEKO SISTEMA SOZIOEKOLOGIKOAK SIMULATZEN”
Gizartea gero eta kontzientziatuago dago ekosistemek garrantzi handia dutela inguruneak ematen dizkigun zerbitzu ekologikoetan. Euri azidoari, ozono-geruzaren zuloari, bioaniztasunari, gehiegizko arrantzari, oihan-galtzeari edo karbonoa isurtzeari irtenbidea bilatzea lehentasuntzat hartzen ari dira erakunde nahiz gobernu batzuk.
Hala eta guztiz ere, ekosistema naturaletan gizakiak duen eraginari dagokionez, batzuetan ez ditugu kontuan hartzen gizartea eta ekosistemen arteko harreman korapilotsuak.
Erronka da ebaluatzea nola eta noiz giza-ekintzak berriz aztertu beharko liratekeen, baliabideak eta gizartearentzat probetxugarriak diren zerbitzu ekosistemikoak eta ekosistemen kontserbazioaren arteko oreka zaintzeko.
Horregatik, ikastaroaren helburua da eredu sozioekologikoak sortzeko, ebaluatzeko eta erabiltzeko beharrezkoak diren oinarrizko kontzeptuak eta teknikak berrikustea.
Nahi izan da ikasleek oinarrizko ezagutza teoriko batzuk har ditzaten, eredu sozioekologikoak erabiltzearen indarra ulertzeko baliabide naturalak kudeatzean.
Gainera, erakutsiko da eredu ekologikoak erabiltzeak ez dakarrela teknika estadistiko edo matematiko zailak jakiteko beharra, sen ona, behatzeko gaitasuna eta ideiak antolatzea baizik.
Irakasleak: Juan A. Blanco, Yuel-Hsin Lo, Julia Martínez eta David Candel
Egitaraua:
Ostegunean, uztailak 28
10:00etatik 11:15etara. – Sistemak simulatzeari buruzko oinarrizko ideiak
11:30etatik 12:45etara. – Simulazio ekologikoan erabiltzen diren eredu motak
13:00etatik 13:15etara. – Oinarrizko urratsak ekosistemak simulatzean. 1. zatia
15:30etatik 16:45etara. – Oinarrizko urratsak ekosistemak simulatzean. 2. zatia
17:00etatik 18:15etara. – Eredu ekologikoak eta sozioekonomikoak batzen
18:30etatik 19:45etara. – Eredu sozioekologikoen adibideak lur-ekosistemetan
Ostiralean, uztailak 29
09:30etatik 11:30etara. – Eskuekin 1 ereduetan
11:45etatik 13:45etara. – Eskuekin 2 ereduetan
15:30etatik 16:45etara. – Eskuekin 3 ereduetan
17:00etatik 18:15etara. – Eraduekin jolasten
18:30etatik 19:00etara. – Erabakiak eta ikastaroaren amaiera
Langileei, ikasleei eta orokorrean jendarteari zuzendua
Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko Prestakuntza Aretoa
Argibidea eta matrikulak: Internetetik Zangozako Udalaren web-orrian www.sanguesa.es eta Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxean asteartetik ostiralera 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara
Matrikula: 20 euros.
Gehienezko ikusle kopurua: 24.
Antolatzaileak: NUP eta Zangozako Udala