Berrike, Nafarroako Gobernuko erakundeek EiTBri jakinarazi diote LTDko kanala aldatuko dutela Zangozako multiplex lokalean. Hori dela eta, zuregana jotzen dugu, neurriak ETB3 haurrentzako kanala hartzeari eragiten baitio. ETB3 euskara hutseko kanala da, eta Leireko TZtik emititzen da Zangozerriako.
Kanal aldaketa 2020ko irailaren 23rako aurreikusita dago. Beraz, antena kolektiboa duten etxebizitza guztiek antenista batekin jarri beharko dute harramanetan, banatutako kanalen artean seinalea sar dezan, eta, ondoren, berriro sintonizatu.
Familia bakarreko etxebizitzetan ez da antenistaren eskuhartzerik beharko, baina kanalak berriro sintonizatu beharko dira.