Irailaren 6an, astelehena, Zangozako Udaleko Euskara Batzordearen jarduerari ekin zitzaion berriro. Bertan Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoek, Luis Gil Ikastetxeak, Sierra de Leire Institutuak, Zangozako Ikastolak eta kultur taldeen izenean Bi Haizetara Euskara Taldeak parte hartu zuten . Bileran, gure hirian euskara normalizatzeko eman beharreko hurrengo urratsak adostu genituen, baita Nafarroako Gobernuak helduak euskalduntzeko egin duen kanpaina aurkeztu ere. Aurten ere Nafarroako Gobernuak eta gure Udalak laguntzak emanen dituzte horretarako. Gure herrian, Zangozaldeko AEK arduratzen da lan horretaz. Hori dela eta, argazki bat egin genuen zangozarrak hizkuntza ikastera animatzeko.