Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

2020eko irailak 18

Gazteriaren Foru Transpirenaikoan parte har ezazu Nafarroako Gazteriaren Institutuaren eskutik

Foto noticia

Nafarroako Foru Erkidegoan bizi bazara, 18 eta 30 bitarteko urteak badituzu eta ekimen interesgarriak saretu nahi ba dituzu, zure bila gabil!

Gazteriaren Foru Transpirenaikoaren parte hartzaileek beraien lurraldeetako errealitateari buruzko beharrei eta gabeziei buruz eztabaidatuko dute, baita hauek hornizteko neurriak aurkeztu ere. Gero, ondorio zehatz batzuetan lan egingo dute eta lurralde guztietako ordezkariekin ospatuko den batzar batean saretuko dituzte.

Parte hartzeko imprimakia hemen duzu. Osatu ondoren Nafarroako Gazteriaren Institutura bidali behar duzu, juventud@navarra.es helbide elektronikora.

Lan bilerak telematikoak izango dira eta 2021eko maiatzan 2 edo 3 eguneko bilera bat izango da parte-hartzaile guztiekin. Nafarroako Gazteriaren Institutuak bidaien, ostatuen eta mantentu gastu guztiak bere gain hartuko ditu.

Foruaren plana, data eta lan guztiekin, aurtengo urrian argitaratuko da.

Proiektuari buruzko informazio gehiago behar izanez gero, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren posta elektronikoari mezu bat bidali diezaiokezu, juventud@navarra.es, edota 848 423900 telefonora deitu (8:30tik 14:30tara astelehenetik ostiralera -jaiegunetan ez-).

NOTICIAS RELACIONADAS

Escuela de verano 2021

Descárgate la ficha de inscripción desde el siguiente enlace:FICHA INSCRIPCIÓN ESCUELA DE VERANO 

Imagen Ikastaroa herritartasun aktiboa

Ikastaroa herritartasun aktiboa

Nori zuzenduta: 14 eta 17 urte Fechas:Aprilak 6; 9:00etatik 14:00etara Aprilak 7; 9:00etatik 14:00etara Aprilak 8; 9:00etatik 14:00etara Aprilak 9; 10:00...

Volver arriba