Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

2020eko ekainak 11

Jarrai dezagun bat izaten, jarrai dezagun Zangoza izaten

Foto noticia

Urrunetik besarkada eta musuak eman ondoren, oso une gogorrak bizi izan ondoren, agurrak ematea bertan egon gabe, zainketak eta sakrifizio handiak egin ondoren. Dendetako eta tabernetako pertsianak jaitsita izan ondoren, norberaren aurretik osasuna jarri dugu.
Pixkanaka espazioak eta uneak berreskuratzen ari gara. Zangozak bere leloari ohore egin du, gizartearekiko konpromisoari eutsi dio eta batuta egin du.
Gauza bat oso argi dugu: Zangoza zu gara, ni, zure kuadrilla, zure familia, zure bizilaguna, taberna bat duen bizilagun hori, konfinamenduan ezer falta ez dakizun dendan dena eman duen laguna.
Eskerrak emateko garaia da, beraz, gure hiria eraikitzen jarraitzeko unea da, tokiko denda eta negozioei laguntzeko unea. Gure burua zaintzen jarraitzeko unea ere bada, osasun-arauak errespetatzen jarraitzeko unea, hori ez baita amaitu, hobeki egiten badugu seguruago egonen gara denok, ahulenak batez ere.

Jarrai dezagun bat izaten, jarrai dezagun Zangoza izaten.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Pleno Ordinario 28 abril 2022

Pleno Ordinario 28 abril 2022

El jueves 28 de abril de 2022, se celebrará Sesión Ordinaria del Pleno del Ayuntamiento de Sangüesa / Zangoza con el siguiente orden del día:Acuerdos que procedan so...

Volver arriba