Atzo, gauerdi inguruan, 22. Korrika Zangozako kaleetan zehar ibili zen. Edizio honetan ere, Zangozako Udalak laguntza eman dio Korrikari, AEK-k euskararen alde antolatzen duen lasterketari, hain zuzen ere. Laguntza horrengatik Udalari esleituriko tartea Kale Nagusia izan zen, eta lekukoa Lucía Echegoyen Alkate andreak eta Oskar Fayanás, Mikel Mayayo, Susana Garralda, Rober Matxin eta Sonia Senosiain zinegotziek eraman zuten, Korrikari gure herritik igaro zenean lagundu nahi izan zioten zangozar anitzekin batera.
Ordu batzuk lehenago, Korrika txikia eta hainbat ekitaldi egin ziren, Korrikarekin batera zetozen lagunei ongi etorria beroa egiteko giroa alaitu zutenak

