Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

2016ko urtarrilak 12

ZANGOZAKO MENDI ASTEA

12-01-2016

ZANGOZAKO MENDI ASTEA

Ostiralean, urtarrilak 15eko 20.00etan, Karmengo Entzunaretoan Juan Migueliz Anduezari omenaldia egiteko eginkizuna.

 PROIEKZIOAK VALLESANTORO JAUREGIAN

“Thalay Sagar, el sueño de la piramide del Garhwal”

Ekaitz Maiz Urretavizcaya

Hainbat ezusteko eta meteorologia zalantzagarria izan dira Txus Lizarragak, Ekaitz Maizek, Adrián Legarrak, Félix Criadok, Daniele Nardik eta Alex Txikonek  osatu duten espedizioaren ezaugarri nagusiak. Ez ziren ez gailurrera ailegatu ‘Thalay Sagar 2015’ espedizioan. Euren helburua ere ez zuten betetzat eman, baina halere, pozik itzuli ziren egindako lanagatik: bide berri bat Ipar-mendebaldeko Zutabean: Askatasun Taupadak 700m + 520m M5/6, A3, WI4+.

 

Eguna: Urtarrilak 14, osteguna

Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko Hitzaldi Aretoa

Ordua: 20:00

Doako sarrera edukiera bete artean

Karakorum 2015 (Broad Peak 8051m) “El espíritu de Hermann Bull”

Patxi Goñi Lobera

“El espíritu de Hermann Buhl” pelikula intimista hau 2015eko udan burutu zen Broad Peakeko igoerari buruzkoa da.

Pelikula honetan mendiez gaindi pertsonak dira protagonistak eta hartara, honako hauek islatzen ditu: Hermann Buhl Korridorea irekitzea, Baltí zamaketariaren bizia eta bere joan-etorriak Baloto glaziar handitik, Sumiyo Tsuzukiren erreskatea edo mendi-goietako hitzaldiak, non igoaldi baten gauza garrantzitsuak erabakitzen baitira.

Karakorum mendikatera barne-bidaia bat, Austriako Herman Buhl alpinista mitikoaren bideari jarraituz.

Eguna: Urtarrilak 21, osteguna

Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko Hitzaldi Aretoa

Ordua: 20:00

Doako sarrera edukiera bete artean

PROIEKZIOAK KARMENGO ENTZUNARETOAN

 

“Valley Uprising”

Pelikula saritua: BMFF 2014 (Mendi Tour Bilbao Mendi Film Festival)

 

Kontrakultura amerikarraren historia nagusia Yosemite Valeyko haitz-eskalatzaileena da. 50 urtez, esploratzaile bohemioak  hara ausartu dira granito garai eta bakartirantz. Arloteak bezala bizi dira, agintariei aurre emanaz eta eskalada ausartetan aitzindariak dira. Hauxe da haien historia luluragarria: mende-erdi bat grabitate eta lurraren legeen aurkako borrokan.

Kalitate handiko filma azpitituluak gaztelaniaz jarriak.

 

Eguna: Urtarrilak 15, ostirala

Ordua: 20:00

Lekua: Karmengo Entzunaretoa

Sarrerak: 3 €

Pelikula saritua: BMFF (Mendi Tour Bilbao Mendi Film Festival) Jurek

Bilbao Mendi Film Festival, abenduaren 12tik 21era ospatu zen Nazioarteko Mendiko Zinema Jaialdian pelikula sarituetako baten irudi ikusgarriez gozatzeko abagunea izanen dugu.

Kalitate handiko filma azpitituluak gaztelaniaz jarriak.

Eguna: Urtarrilak 22, ostirala

Ordua: 20:00

Lekua: Karmengo Entzunaretoa

Sarrerak: 3 €

Antolatzailea: Zangozako Udalaren Kirol Patronatua

Laguntzailea: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxea

cartel montaña BAJA RES

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba