Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Ongai-Vallesantoro Jauregia

Civiles

Palacio Ongay VallesantoroXVII. mendeko eraikina, barrokoa.

Beheko solairua harlanduzkoa da, gainerakoa adreiluzkoa, eta teilatu-hegala zurezkoa.

Portada dintelduak frontoi triangeluarra du, eta bertan, familiaren armarriaz gain, Mexiko eta Peruko elementu kolonialak ageri dira: sirenak, eguzkiak eta “bukraneo” izenekoak (idi edo antilope buruak).

Solairu bakoitzean bina balkoi daude, balaustre itxurako barandak dituztenak, horma-besoen gainean.

Aurrealde honen buruan Nafarroa guztiko teilatu-hegal ikusgarrienetakoa dago.

Hamahiru harburu ditu, hainbat motibo irudikatzen dituztenak: animalia fantastikoak giza buruak harrapatzen, flora eta fruta exotikoak eta atzealdean indioak eta irudi groteskoak.

Barneko aldetik, hiru solairuak eskailera baten inguruan antolatzen dira. Eskailerek zurezko balaustrea eta zutabe desberdinak dituzte.

 

Volver arriba