Zangozako Zaintzen aldeko Ituna

Zangozako Zaintzen aldeko Itunak 2024an Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI/INAI) 4.170,87 euroko dirulaguntza jaso du, aurkeztutako gastu osoa 4.634,30 eurokoa izan delarik.

 

“Zaintza giza espeziearen berezko jarduera da, eta gure «mundua» mantentzeko, jarraitzeko eta konpontzeko egiten dugun guztia barne hartzen du, bertan ahalik eta hobekien bizi ahal izateko. Mundu horrek gure gorputzak, gure pertsonak eta gure ingurunea hartzen ditu barne; bizitzari eusten dion sare konplexu batean elkarlotzen saiatzen garen guztia.”

Joan Tronto, 1993

 

INFORMAZIO ESKUORRIA DESKARGATU (gaztelaniaz eta euskaraz)

 

Zer dira Zaintzen aldeko Itunak?

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI/INAI) bultzatutako ekimena da, zaintza-lanak ikusarazi, aitortu eta modu bidezkoagoan banatzea helburu duena.

Programa honek erakunde publikoen, pribatuen eta gizarte-erakundeen arteko lankidetza sustatzen du, zaintzak bizitzaren eta politika publikoen erdigunean jartzeko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko.

 

Zaintza-eredu berri baterako printzipioak

 

01. ZAINTZEKO ESKUBIDEA

Pertsona guztiek, emakume zein gizonek, geure burua zaintzeko (autozaintza), besteak zaintzeko eta zaintzak familiekin, komunitatearekin eta erakundeekin partekatzeko eskubidea dugu; pertsonak zein gure ingurunea zaindu behar ditugu.

 

02. ZAINTZA JASOTZEKO ESKUBIDEA

Pertsona orok bere bizitzari eutsiko dion eta bizi-ziklo osoan gizartean bizitzeko behar dituen baliabideak emango dizkion zaintza jasotzeko eskubidea du.

 

03. ZAINTZAREN ETIKA

Etika portaera moralaren zientzia bada, ezin da pertsonen berezko ezaugarri den zaintzatik bereizi. Zaintza gara: zaindu egiten gaituzte eta zaindu egiten dugu.

 

04. NORBANAKOTIK KONPROMISO KOLEKTIBORA

Norbanakoaren ekintzek ingurunea aldatuko dute, baldin eta beste pertsona batzuen ekintzekin lotuta badaude.

Zaintzak guztion artean antolatu behar ditugu, gure esperientzia pertsonalak eta egunerokoa ahaztu gabe.

 

05. ERANTZUKIZUNA

Pertsona guztiek zaintza behar duen pertsonaren beharrei erantzuteko gaitasunak izan behar ditugu.

 


 

Zangozan lehen urratsak ematen ari dira Zaintzen aldeko Tokiko Itunaren barruan ekintza zehatzak martxan jartzeko, Nafarroako Gobernuaren Foru Itunaren esparruan. Akordio honen helburua zaintzak gure komunitatearen erdigunean jartzea da, berdintasuna eta erantzunkidetasuna sustatuz.

 

Zer esan nahi du horrek?

  • Zaintzen garrantzia ikusaraztea eta aitortzea.
  • Zaintzaren ardurak partekatzea eta modu bidezkoagoan banatzea.
  • Autozaintza eta gure familien, komunitatearen eta ingurunearen zaintza sustatzea.

 

Zer helburu du Zaintzen aldeko Itunak?

  • Zaintzaileentzako laguntza-sare bat sortzea.
  • Kontziliazioa erraztuko duten politika publikoak sustatzea.
  • Zaintzaren garrantziari buruzko prestakuntza- eta sentsibilizazio-programak bultzatzea.

 

Zangozako zer elkarte edo erakunde atxiki dira dagoeneko Itunera?

  • ANECS (Zangozako Eskualdeko Haur Gaixoen Elkartea)
  • Anfas
  • Cederna Garalur Elkartea
  • Etxekoandreen Elkartea
  • Horizonte Elkartea
  • Zangozako Udala
  • Osasun Zentroa
  • Luis Gil Ikastetxe Publikoa
  • Gurutze Gorria
  • Kurriños Haur Eskola
  • Gaz Kalo, Nafarroako Ijito Elkarteen Federazioa
  • GERNA (Nafarroako Gaixotasun Arraroen Taldea)
  • Leire Mendilerroa BHI
  • Udal Egoitza
  • Zangozako Eskualdeko Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua
  • Zangozako Ikastola

Pertsona guztien artean bidezkoagoa eta solidarioagoa izango den ingurunea eraiki dezakegu.

 

ZANGOZAKO ZAINTZEN ALDEKO ITUNAREN I. TOPAKETAKO IRUDIAK

 

 

“`

Facebook
Instagram
whatsapp
contacto
Volver arriba