- Hasiera
- >
- Pribatutasun politika
Pribatutasun politika
Zangozako Udalak (aurrerantzean, Udala) pribatutasun politika hau egin du, Udalak berak datu pertsonalizatuez egiten dituen tratamenduen gainean interesa duen jende orori ahalik eta argibiderik zabalena emateko.
Argibide hau eskuratzen duen edonork ez badu informazioa ulertzen, aukeran du jotzea entitateak Datuak Babesteko duen Ordezkariarengana dpd@sanguesa.es, bere datu pertsonalen tratamenduari dagozkion kontuak argi diezazkion.
Gomendagarria da datu pertsonalak Web galdetegien bidez edota udal-bulegoetan eskura daudenen bitartez eman aurretik, erabiltzaileak Oinarrizko Argibidea arretaz irakurtzea, galdetegietan laburbildurik ageri baita. Erabiltzaileak edonoiz eskura ditzake argibide gehiago, pribatutasun politika honetara joz.
Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Zangozako Udala da, Karrika Nagusia 31, 31400 Zangoza (Nafarroa) helbide duena.
Telefonoa: 948 87 00 05
Harremanetarako helbidea:
sanguesa@sanguesa.es
dpd@sanguesa.es
Udalak hainbat xedetarako tratatzen ditu datu pertsonalak, Udalak berak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzarekin bat datozenak; eta Web-orri honetako DATUEN BABESA atalean daude eskuragai. Jarduera bakoitzeko, tratamenduaren helburua identifikatzen da.
Hona hemen Web gunearen bidez jasotzen diren datu pertsonalen tratamenduen xedea:
· Alkatetzak herritarren galderei eta iradokizunei erantzutea.
· Alerta-zerbitzuko harpidetza kudeatzea uholdeengatiko SMS bidez.
· Ziurtagirien edo kopien eskaerak izapidetzea.
· Herritarrek web formularioaren bitartez egiten dituzten iradokizunak aintzat hartzea eta izapidetzea.
· Informazio-aldizkariko harpidetza kudeatzea.
· Ordainagiriak jasotzeko eskaera posta elektroniko bidez izapidetzea.
Web-orrian egoitza elektronikoa ere badago. Egoitza elektronikoaren datuak babesteko politika kontsulta dezakezu hemen:
https://sedeelectronica.sanguesa.es/tratamiento-de-datos-personales/
Gure Facebook orria jarraitzea erabakitzen baduzu edo bertako edukiren bat gustuko duzula adierazten baduzu, edo gure profila beste sare sozial batzuetan jarraitzen baduzu, sare sozialarekin batera erantzunkide gisa jardun ahal izango dugu, bisitei buruzko estatistikak egiteko edo orriarekin edo orriari lotutako edukiarekin elkarreraginean aritzeko jasotzen diren datuen tratamenduei dagokienez. Tratamenduaren helburua da jarraitzen gaituzten pertsonen zerrenda kudeatzea, gure zerbitzuen, ekitaldien, jardueren eta herritarrendako interesgarriak diren beste albiste batzuen jarraitzaileen artean zabaltzeko.
Orrialdeetako estatistiken datuei buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu hemen: https://www.facebook.com/legal/terms/information_about_page_insights_data
https://help.twitter.com/es/managing-your-account/using-the-tweet-activity-dashboard
Datuak lege-betebeharrak betetzeko tratatzen dira, betiere interes publikoaren alde egindako eginkizunak betetze aldera edo botere publikoak gauzatze aldera; halaber, kontratu bat gauzatze aldera edota baimenean oinarriturik; baimena, betiere, baiezko ekintza argi baten bidez eman beharko da.
Web gune honetako DATUEN BABESA atalean eskuragarri dagoen tratamendu jardueren erregistroan kontsulta dezakezu, Udalak egiten duen tratamendu jarduera bakoitzerako lege-oinarria.
Erabiltzaileak, bere borondatez, sare sozialaren bidez gu jarraitzea erabakitzen badu, baimen informatua eman duela ulertuko dugu. Sare sozialetan gure orriaren edo profilaren zale eginez gero, erabiltzaileak baimena ematen du bere datuak dagokion sare sozialaren ingurunean tratatzeko. Datu mota erabiltzaileak bere profilean definitu duen pribatutasunaren konfigurazioaren araberakoa izanen da.
Oro har, emandako datu pertsonalak gordeko dira datu horiek zertarako eskatu diren helburua bete behar den bitartean; hala ere, Udala artxiboei eta dokumentazioari buruzko foru araudiari dago lotuta, eta bereziki, ekainaren 14ko 51/2016 Foru Aginduari, hots, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emandakoari, Nafarroako toki entitateen dokumentuak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak onesten dituenari, hain zuzen.
Tratamendu bakoitzari dagokion gordetze-irizpidea kontsulta daiteke tratamendu jardueren erregistroan.
Sare sozialen erabileraren ondoriozko datuen tratamenduari dagokionez, erabiltzaileak edozein unetan utz diezaioke gure orria edo profila jarraitzeari sare sozial bakoitzak proposatutako sistema erabiliz. Aurretik emandako datuak ez dira beste helburu batzuetarako erabiliko.
Oro har, datuak soilik jakinarazten dira lege-betebeharrik badago, baina beste datu jakinarazpen batzuk izan daitezke, tratamendu legitimoko beste kasu batzuetan oinarrituta. Kontsultagai dituzu Udalak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzari dagozkion hartzaileak: tratamendu jardueren erregistroan, Web gune honetako DATUEN BABESA atalean dagoena.
Halaber, hirugarrenek izanen dituzte datu pertsonalak eskura, baldin eta Udalak haiekin kontratatzen badu datuen tratamendua dakarren zerbitzuren bat. Kasuotan, kontratu batean oinarriturik eginen da sarbidea. Kontratuak berme guztiak izanen ditu barne, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 28. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Datuak Babesteko Ordezkaria (DBO) pertsona fisiko edo juridiko bat da eta eginkizun hauek ditu modu aske batean: araudia betetzen ari ote den gainbegiratzea; arduraduna aholkatzea datu pertsonalen babesari dagokionez; eta oinarrizko eskubide hori betetzen dela bermatzea. Datuak Babesteko Ordezkariak ez du jarraibiderik jasotzen bere eginkizunen betekizunean eta sekretua edo konfidentzialtasuna gordetzera behartua dago.
Udalak Datuak Babesteko bere Ordezkaria izendatu du. Edonor jar daiteke harekin harremanetan datuak tratatzeari buruzko zalantzak argitzeko edota dagozkion eskubideak erabiltzeko edota arlo horri buruzko iradokizun nahiz erreklamazio oro egiteko. Interesdunak erreklamazioa egin dezake huraxe Datuak Babesteko Espainiako Agentzian aurkeztu baino lehen. Kasu horretan, Datuak Babesteko Ordezkariak bi hilabeteko epean jakinaraziko dio interesdunari, huraxe jasotzen denetik aurrera, zer erabaki hartu den erreklamazioari buruz.
Udalaren helbidea erabili beharko da ordezkariarekin harremanetan jartzeko, dela helbide elektronikoz dpd@sanguesa.es, dela posta arruntaz. Helbidea politika honen hasieran adierazia dago (Datuak Babesteko Ordezkariarendako).
Interesdunek eskubide hauek erabil ditzakete:
Datuak eskuratzeko eskubidea
· Udalak interesdunaren datuak tratatzen ari den edo ez jakiteko
· eta tratatzen ari bada, zertarako, zer kategoria duten tratatzen diren datuek, noiz arte gordeko dituen, datuen jatorria, eta erabaki automatizaturik ote den, profilak osatzea barne.
Datuak zuzentzeko eskubidea:
Datu pertsonal okerren edo osagabeen zuzenketa lortzeko eskubidea.
Datuak ezabatzeko eskubidea
Datu pertsonalen ezabaketa lortzeko eskubidea, betiere inguruabar hauetako bat gertatzen denean:
· Datuak jada beharrezkoak ez badira jaso ziren xedeetarako.
· Interesdunak baimena kentzea.
· Interesduna tratamenduaren aurka egotea.
· Interesdunak uste izatea datuak legez kanpo tratatu direla.
· Legeak agindurik ezabatu behar direnean.
· Datuak eskuratu badira informazioaren gizartearen zerbitzu baten ondorioz, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 1. atalaren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Aurka egiteko eskubidea
Tratamendu jakin bati aurka egiteko eskubidea, interesdunaren egoera partikularrarekin lotutako arrazoien ondorioz, tratamendua ordezkariaren interes legitimoan oinarritua dagoenean.
Eramangarritasun-eskubidea
Udalari emaniko datuak formatu egituratu batean jasotzeko eta beste ordezkari batengana bidaltzeko eskubidea, betiere bi inguruabar hauek gertatzen direnean:
· Tratamendua baimenean edo kontratu batean oinarritua izatea.
· Tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egitea.
Mugaketa eskubidea
Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea, betiere baldintza hauetako bat betetzen bada:
· Interesdunak bere datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzea.
· Tratamendua legez kontrakoa izatea, eta interesduna datuen ezabaketaren aurka egotea eta, horren ordez, datuen erabilera mugatzeko eskatzea.
· Ordezkariak, jada, datuak behar ez izatea tratamenduaren xedeetarako, baina interesdunak, ordea, bai, erreklamazioak egiteko, gauzatzeko edota defenditzeko.
· Interesduna tratamenduaren aurka agertu da eta tratamendua mugatzeko eskatu du, ordezkariaren arrazoiak interesdunaren gainetik ote dauden egiaztatu bitartean.
Erreklamazio bat aurkezteko eskubidea
· Kontrol Agintariaren aurrean (www.aepd.es) interesdunaren iritziz tratamendua bat ez badator indarrean dagoen araudiarekin.
· Aldez aurretik, DBOren aurrean, bere erabakia jakinaraziko baitio, gehienez ere bi hilabeteko epean.
Interesdunek hainbat bide dituzte aurreko eskubideak erabiltzeko:
· Udal bulegoetara joanda edota posta arruntaz eskatuta: Karrika Nagusia 31, 31400 Zangoza (Nafarroa).
· Datuak babesteko ordezkariarengana joz: dpd@sanguesa.es
DATUEN BABESA atalean eskuragarri dagoen erabilera-eredua erabil dezakezu.
2016ko apirilaren 27ko 2016/679 EBko Erregelamenduaren 30. artikuluarekin bat, Udalak bere ardurapean egindako TRATAMENDU-JARDUEREN ERREGISTRO eguneratu bat egin eta gorde beharko du formatu elektronikoan, honakoak adierazita:
· Tratamenduaren arduradunaren eta DBOren izena eta harremanetarako-datuak.
· Tratamenduaren xedeak.
· Interesatuen kategorien deskribapena.
· Datuen kategorien deskribapena.
· Hartzaileen kategoriak.
· Datuak hirugarren herrialdeetara transferitzea, zer herrialde diren adierazita eta berme egokien dokumentazioa.
· Ahal denean:
o –Datu-kategoria bakoitza ezabatzeko epe aurreikusiak.
o –Segurtasuneko neurri teknikoen eta antolaketa arlokoen azalpen orokorra.
Erregistro hau argitara eman beharko da, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko 5/2018 Foru Legearen 6. Bis artikuluarekin bat. Web gune honetako “DATUEN BABESA” atalean.