Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

SANGÜESA/ZANGOZAKO UDALA, FAKTURA ELEKTRONIKOAREN BULTZATZAILEA

Destacado en portada

info_factura_euskera

Sangüesa/Zangozako Udalak bere egiten du faktura elektronikoaren erabilera orokortzeko eta bultzatzeko erronka; izan ere, jakitun da faktura elektronikoaren ezarpenak onura handiak ekartzen dituela, bai bere barne-kudeaketarentzat, bai beren hornitzaileentzat.
Horretarako, gure informatika-baliabideak egokitzeaz gainera, zenbait jarduketa ere abiarazi ditugu, gure hornitzaile guztiek faktura elektronikoak modu erraz eta naturalean bidal diezazkiguten.
Honako hauek ditugu jarduketa horien artean:

– ONLINEko aplikazio bat egitea fakturak sortu eta bidaltzeko.
http://facturae.animsa.es/crea-tu-factura-electronica.html?request_locale=eu

– Informazio-gune bat sortzea gure webgunean.
http://efacturaproveedores.es.animsa.es/
– Informazio-hitzaldi bat egitea; bertan, hornitzaileei azalduko diegu nolako harremana izan behar duten gure udalarekin arlo horretan.
Udal honek erreferente bat izan nahi du bere hornitzaileentzat faktura elektronikoaren arloan, ordaintzeko prozedurak hobetzeko eta administrazio-kudeaketa arinagoa eta eraginkorragoa egiteko.

Volver arriba