LA NAVE TEATRO
ASTEAZKENEAN, MAIATZAK 18
Leku idilikoa, ezta? Eguzkia etzaten ari da bere azken printzek ostoen artean banku batean lo dagoen mozkor bat argitzen duten bitartean. Emakume gaixo bat parkean barrena doa bere beso hotzekin gorputza berotzen saiatuz. Haraxeago, bi txakur beste bi txakurrekin jolasean, jabeak haiei begira irri erdi bat aurpegian dutelarik.
Baina deus ez da dirudiena gure parkean. Gai berbera duten kontakizun batzuetatik abiatuta, Raúl Urrizak oso antzerti-saio dibertigarri bat burutu du. Hainbat pertsonaiekin, era askotarikoak eta nor baino nor jostariago, ekintza parke batean gertatzen da, txoriak txioka ari diren bitartean, haize bareak zuhaitzen ostoak mugitzen ditu eta lilien usaina beste txakur-lurrin nahasten da eta ikusleak barrezka. Behar da gero!
Antzerkilariak: Marta Juániz, Raúl Urriza eta Joseba Morrás
Zuzendaria: Miguel Munarriz
Dramatizazioa: Raúl Urriza
Ekoizpena: La Nave Producciones Teatrales S.L.
Ordua: 20.00
Iraupena: 40 minutu
“Los veinte mandamientos de la perfecta esposa”
LA NAVE TEATRO
ASTEAZKENEAN, MAIATZAK 25
Ikuskizun honetan hitzak soberan daude. Soinu-banda ikusgarri baten bidez, herri honetako garai bat markatu zuen hezkuntza erakusten du, non egunero kolpatzen gaituen matxismoak iturri duen. Urdailean atximur egiten digu baina aldi berean irribarrea eragiten. Azken batean, gaurkoa iraganaren ondorioa da.
1945ean Pilar Primo de Riverak esan zuen bezala: “Emakume ororen bizitza, hark itxuratu edo gainzuritu nahi duena edozein izanda ere, bera menderatuko duena aurkitzeko etengabeko desioa da, ez besterik”.
Antzerkilariak: Marta Juániz eta Miguel Munarriz
Dramatizazioa eta soinu-banda: Miguel Munarriz
Eguna: Maiatzak 27, asteazkena
Iraupena: 45 minutu gutxi gora-behera
Ekoizpena: La Nave Producciones Teatrales S.L.
Ordua: 20.00
Doako sarrerak. 40 lagunentzako edukiera mugatua. Gonbidapenak eskuragai izango dituzue Kultur Zerbitzuan, maiatzaren 3tik aurrera12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara. Funtzioa behin hasi eta gero ezin izanen da aretoan sartu.
Ikusleak: Gazteak eta helduak
Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko Erabilera Anitzeko Aretoa
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua