Zangozako Potxari Gorazarrea
Antzinako Erroman, “phaseolus” izena erabiltzen zen lekale luze batzuk izendatzeko. Amerika aurkitu baino lehen, arabiarrek labore horiek lantzen zituzten zenbait lekutan, produktu horiei egundaino iritsi zaigun beste izen hau emanda: “al-lubiya”. Zangozako babarrun freskoak, potxak, Europan jatorria duten lekaleen kategorian sartzen dira. Oso denboraldi laburra izaten dute, udaren amaieran, irailean zehar.
Zangozako baratzean asko landatzen eta merkaturatzen zen produktu horrek ospe handia eman dio hiriari mundu guztian. Iruñeko, Donostiako edo Madrileko zenbait jatetxe ospetsuk denboraldiko plater hori sartu dute beren menuetan. 1990eko hamarkadan, Nafarroako ITG erakundea ikerketan eta lanean hasi zen Zangozako potxen hazi genetikoki garbiak lortzeko helburuz.
Hala eta guztiz ere, azken garai hauetan ekoizpena jaitsi egin da, , Zangozak eskualdeko buru izateari utzi eta zentraltasuna galdu duen aldi berean –merkataritza, zerbitzu eta turismoaren arloetan–, hain zuzen ere. Zangozako potxa goresteko programarekin, Zangozako Udalak buelta eman nahi dio prozesu horri produktuak galdutako ospea berreskuratuz.
Gorespen bat, izatez, pertsona edo gauza baten merituen edo ezaugarrien aitorpena da, haren aldeko adierazpenak edo iritziak emanez. Zangozako Udala saiatzen da, 2012tik, laudorio eta gorespen bat egiten –giza alderdi guztiak barnean hartuko dituena– hiriko bizimoduan, historian eta ekonomian garrantzi gehien izan duen baratzeko elikagaiaren alde: Zangozako potxa. Horretarako, urtero, hainbat jardueraren programa prestatzen da bertako bizilagunek zein kanpotik etorritakoek potxei buruzko gauzak uki eta entzun ditzaten, nola prestatzen diren ikasi, eta, batez ere, produktua dastatzeko aukera izan dezaten.
Zangozako Potxari VIII. Gorazarrea. Zangozako Ondarea
Ostiralean, irailak 27: “Zangozak Potxak sentitzen ditu”·
Lekua: Zangozako Kultura-etxea
18’450ean Lucía Echegoyen Ojer Zangozako Alkateak 2019ko Zangozako Gorazarrera etorri diren guztiei ongi etorria emanen die.
19’00etan Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluko (CPAEN–NNPEK) Edorta Lezaun presidenteak Potxari Gorazarrea jardunaldiak inauguratuko ditu.
19’15ean ¿Qué es la Economía Circular y como se puede practicar desde la agricultura? Natxo Irigoien Iriarte NUPren Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Departamentuko irakaslea.
20’00etan Nekazaritza eta ekonomia zirkularra Zangozan: Agropaper egitasmoaren aurkezpena Zangozako Smurgfit-Kappako Pablo Liras Product Manager-en eskutik.
20’30ean NNPEKk antolatutako ardo-dastatzea, Migueltxo Goñik zuzenduta. Besteak beste, Mendiko, Aristu eta Azpea Upeltegien Behe Mendialdeko Ardo Ekologikoak.
Larunbatean, irailak 28: “Potxak aletzen”
Lekua: Galeriako plaza eta Alde Zaharra
17’00etan Ohi denez Zangozako potxak aletuko dira
18’30ean Potxak aletuko dituzten artean potxa-sorta bat zozkatuko da.
Igandean, irailak 29: “Zangozak Potxa zaporea dauka”
Lekua: Udaletxeko Udalbatza-aretoa 11´30ean
Ibon Mimentza Cederna Garalur-en Zuzendari Kudeatzailea buru izanen da ekitaldi instituzional honetan.
Senidetzea Esako Trucha PirineArekin.
Errege-erregina Kristauen eta Pocaboina eta Calvo buruhandien mendeurrena dela eta, Baratze-Zangozak Konpartsa omenduko du.
Zangozak Baratze Solidarioak omenduko ditu.
Lekua: Galeriako plaza eta Alde Zaharra
11:00etatik 14:00etara Zangozako Potxa Azoka: potxak, eztia, ardoa, gozogintza, gaztak, hestebeteak…
Artisau Erakustaldia
Karrikako animazioa Txarangaren musikarekin
12.30ean Herri-dastatzea: Zangozako potxak betiko erara eta Esako PirineA amuarraina.
Beste dastatzeak: Zangozako potxazko izozkia eta Irunberriko Josenearen infusioak.
13:45ean Zangozako potxen saskia zozkatu eta saria emanen zaio 2019ko Azokan hobeki apaindu den nekazaritzako elikagaien postuari.
14:00etan Festa amaiera Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren desfilearekin, Errege-erregina Kristauen eta Pocaboina eta Calvoren mendeurrenean.
Antolatzaileak: Zangozako Udala eta Cederna Garalur
Laguntzaileak: PirineA , CPAEN-NNPEK, NUP, Smurfit Kappa, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Baratze Solidarioak, Zangozako Ehoziri-langileak eta Diario de Navarra.