Udaletxea
Civiles
Jendeak Las Arcadas (Arkuak) esaten dio toki honi.
1570. urtean eraiki zuen Domingo Aiakoak –hargina eta Oibarko semea– Kale Nagusira ematen zuen jauregi-gaztelu baten hegal eraitsi baten eremuan.
Galeria soila da; arku txikitukoa, balkoi zabalak ditu lehenbiziko solairuan eta teilatu-hegal irtena. Erdialdean, obalo baten barnean, Zangozako armarria ageri da.
Nafarroako eraikin garrantzitsua da, udaletxe zaharrenetakoa baita. Bartzelonako “Poble Espanyol” museo-herrian kopiatu zen, 1929. urtean.