Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Vadoluengoko San Adrian Eliza

San Adrián VadoluengoMonasterio-ospitale hau Aragoi ibaiaren Vadoluengo izeneko ubera historikoan dago. Haren ondoan La Magdalenako baseliza-ospitalea izan zen, eta bien artean laguntzen zieten Aragoiko Cinco Villas eskualdetik etortzen ziren erromesei.

Erromanikoa da, eta 1141. urtean sagaratu zuten. Handia ez izan arren, oso ederra eta proportzionatua da. Oinplano angeluzuzena du, nabe bakarrekoa eta buru zilindrikoduna. Dorre karratua oinaldean dago, eta hegoaldeko portadan arkuteria du, kapitel apainduekin, ateburu soilarekin eta krismoidun tinpanoarekin. Teilatu-hegala modiloi zainduetan bermatzen da, eta horiek zenbait gairi buruzkoak dira.

 

Volver arriba