Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

ZAINDARIAREN JAIEN DATAK ALDATU ALA EZ ALDATZEKO HERRI-GALDEKETA

Destacado en portada

Larunbatean, azaroak 25, 12etatik 14etara eta 17etatik 20etara.
Igandean, azaroak 26, 12etatik 14etara.
Bozketak Kultur Etxean izanen dira.
Auzoko maitea:
Duela bost urte “irekia” deritzogun Kultura eta Jai-batzordea sortu zen. Hiriko kultura-taldeak eta elkarteak batzorde honen partaide dira eta era batean edo bestean, urteko kultura-programazioan eta jaietakoan esku hartzen dute. Urte hauetan zehar eginkizunak eta ekitaldiak proposatu eta gero, urte bakoitzeko jai-programazioan kokatu egin dira.
Iazko bileretako batean zaindariaren festen datak aldatzea proposatu zen, aspalditik solasaldietako gai bat izan arren, ofizialki inoiz planteatu ez zena.
Lehendabiziko unetik Udalak bere burua eskaini zuen hiritarrek erabaki bat edo beste bat hartzea ahalbidetuko zukeen tresna izateko.
2016ko jaiak igaro ondoren, alkatea hezkuntza-zentroekin, kultura eta jai-batzorde irekian parte hartzen duten elkarteekin eta enpresa nagusiekin mintzatu zen, daten aipaturiko aldaketari buruzko iritzia eskatzeko. Beste era batean ezin izan zitekeen moduan, askotariko erantzunak jaso zituen.
Erabaki bat edo beste bat hartzeko unea iritsi da eta horrexegatik zangozar hiritarrei galdetzeko prozesu hau jarri dugu abian, festak dauden daudenean uzteko edo iraupena edo data aldatzeko.
Udalak lotesletzat hartuko ditu emaitzak erroldako %40k esku hartzen badute (1.661 lagun). Partaidetza ez bada %30era heltzen (1.245 lagun), emaitzak ez dira lotesletzat hartuko, zangozarren iritziaren adierazgarri baitira. Hortaz, Udalak emaitzak aztertuta, horri buruz egokiak uste dituen erabakiak hartu eginen ditu.
Boto-txartelean bi galdera egonen dira.
Lehena:
Zangozako zaindariaren jaien datak aldatzea nahi al duzu? BAI ala EZ?
Lehen galderari edozer erantzunda ere, bigarrenean planteatzen diren bi aukeretatik bat, A ala B hauta dezakezu.
Bigarrena:
Gehiengoak jaiak aldatu nahi baditu (baiezkoak irabazi badu), hautatu bi aukeretatik bat:
A aukera: Festak irailean ospatuko dira orain arte bezalaxe, baina iraupena, asteazkenetik igandera arte izanik (aukera hau ateratzen bada uztaileko jaiak indartuko dira).
B Aukera: Festak abuztuaren 24tik 30era ospatuko dira.
Bozketa egiterakoan Zangozan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsona guztiek bozkatu ahalko dute, NAN, pasaportea edo gidatzeko karneta aurkeztuz.
Bozketak Kultur Etxean ospatuko dira, deiturengatik banatzen diren bi mahaitan eta honako era honetan:
1 Mahaia- Atik Kra (barne) doazen deiturak
2 Mahaia- Ltik Zra (barne) doazen deiturak

Volver arriba