Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

ZANGOZA, HIRI SOLIDARIOA PARIS 365 ENTITATEAREKIN

Destacado en portada

HUERTASOLIDADRIA_1Uztailaren 3an hasi zen, ostegunarekin eta bigarren urtez jarraian, Zangozako baratzeetan soberan gelditzen diren uzten bilketa solidarioa Paris 365 jantoki sozialera bideratzeko.

2013an, Zangozako hamabost baratzezain eta pertsona boluntario aritu ziren produktuak biltzen, eta guztira 3,3 tona elikagai bildu zituzten oso baratze-kanpaina zailean. Produktu horiek Iruñeko Paris 365 erakundeari eman zizkioten, Zangozan ostiralean bildutako produktuekin bazkariak, afariak, oinarrizko saskiak eta halakoak prestatzen baitzituzten astean zehar. Denon artean, 1.000 pertsonak baino gehiagok egunean otordu duin bat izatea lortu genuen.

Volver arriba