ZANGOZAKO ONDARE MATERIAGABEAREN ARTXIBATEGIA
Destacado en portada
OSTIRALEAN, APIRILAK 22
2015eko urtarrilean, aurreko bi urteotan egindako lanaren emaitza aurkeztu genuen. XX mendeko Zangozaren memoria biltzen eta gordetzen lagundu ziguna. Den-dena 30, 40 eta 50eko hamarkadetako hiria ezagutu zuten 55 pertsonei grabaturiko elkarrizketei esker. Lagun hauek kontatu ziguten guztia, euren oroitzapenak eta bizipenak, Udaleko artxibategian gordetzeaz gain, eskuragai utzi nahi izan dugu bere osotasunean zangozar guztientzat, bizi diren lekuan bizi direla.
Lekua: Karmengo Entzunaretoa
Ordua: 18:00
Doako sarrerak. Gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira. Eskuragai egonen dira Kultur Etxean edukiera bete arte, apirilaren 20tik aurrera, 12:00etatik 14:00etara eta 10:00etatik 21:00etara.