Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

ZANGOZAKO POTXA: URTE OSOA UDAL AGENDAN

Destacado en portada

Zangozako Udalak urte osoa ematen du Zangozako potxaren aldeko lana sustatzen, besteak beste, honako helburu hauekin guztiekin:noticia-pocha2_1 Zangozan potxa-laboreak bultzatzea; hiria erreferente bilakatzea gastronomiaren arloan; Zangozako hiriaren nortasuna sendotzea bertako baratzean tradizionalki erabilitako “egiteko moduak” bultzatuta; eta, azken batean, argudioak sortzea herria gizarte eta ekonomiaren arloetan dinamizatzeari begira.

Horrela, 2014. urtea abiatzean, Zangozako alkate Angel Navallasek eta Kultura, Turismo eta Merkataritzako zinegotzi Cristina Gilek parte-hartze garrantzitsua izan zuten Madrilen egindako FITUR ekitaldian. Apirilaren erdian edo, bi-biek RUTA BBVA ekimenaren delegazio bat hartu zuten, Miguel de la Cuadra Salcedo buru zuena, ospe handiko Quetzal bideko bi etapa Zangozan antolatzeko.  Mundu osoko 225 gazte bidaiariei eskainiko zaien menuan ez dira Zangozako potxak faltako, jakina; gazteak uztailaren 10ean eta 11n izanen dira gurean.

Beste lerro batzuetan, udal arduradunek lan arloko bilerak egin dituzte UAGNko lehendakari Félix Barianekin eta INTIAko zuzendari kudeatzaile Jesús María Echeverríarekin, produktu hori merkaturatu, ekoitzi eta ziurtagiri bereziak lortzeari begira.

Eta produktua biltzen den garairako, Zangozako Potxaren Gorespena programaren lehen ekintzak egitea aurreikusita dago; aurten jaialdi horren hirugarren edizioa eginen da, hain zuzen ere, irailaren 5etik 7ra bitarte. 2014ko berrikuntzen artean, Zangozako Potxak erabiliz sormen handiko errezetak egiteko lehiaketa nabarmentzen ahal da, baita Cascanteko olioarekin egindako senidetzea ere.

Volver arriba